Lan baldintza duinen aldeko mobilizazioak

Mobilizazioa

antxetamedia.eus.- LAB, Steilas eta ELA sindikatuek datorren asteazkenerako dute deituta bigarren greba eguna, hilaren 16ean. Euren borrokaren berri eman digu langile honek. Ane Gaztelumendirekin hitz egin dugu.

Horrez gainera, esan bezala, 2017az geroztik lan hitzarmena negoziatu nahian dabiltzan adineko erresidentzietako langileak mobilizatu dira. Bi urtetan 245garren greba eguna zuten gaur, eta bihar 246garrena egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren inmobilismoa salatu dute, eta Gipuzkoan dauden adinekoen egoitza eta eguneko zentroetako 5.000 langileetatik, une hontan %90a enpresa pribatuen esku daudela salatu dute. Nahiz eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako KABIA erakunde publikoaren baitan izan, honek zerbitzuak azpikontratatu eta pribatizatzeko ereduan sakontzen ari baita.Pandemia bete-betean ginela iragan zen, adibidez, Ama Xantalen Udal Erresidentzia, KABIA erakunde horren menpe egotera. Eta beraz, iada ez da udal egoitza.

Nolanahi ere, urriaren 6ean egindako greba egunean bezala, oraingo honetan ere, Eusko Jaurlaritzak ezinbesteko zerbitzu publiko gisa izendatu du, eta zerbitzu minimoak %100ekoak ezarri ditu. Hau ere abusiboa dela salatu du goiz hontan Antxeta Irratian, ELA sindikatuko Osalaneko ordezkaria, Xabier Udabek.

Etiquetas: