Bidasoa KMO ekimena.- Maiatzaren 15an Baserritarren eguna ospatzen dugu urtero eta bizi dugun krisi egoera honetan, baserritarren lana bereziki aldarrikatu behar dugula iruditzen zaigu.
Bizi dugun egoerak argiki erakutsi digu askotan baztertua izan den lehen sektoreak duen garrantzia eta tokiko ekoizpena indartzea eta bertakoa kontsumitzea ezinbestekoa izango dela datorren egoeraren aurrean.
Zentzu horretan, maiatzaren 15 honetan hainbat dira ospatu eta aldarrikatu nahi ditugun ekimenak:
- Labore Txingudi kontsumo elkarteak 3 urte bete berri ditu. Bertako ekoizpena eta Kalitatezko produktuak ¡endarteari hurbiltzeko martxan jarritako egitasmoa pausu garrantzitsua eman zuen gainera orain dela hilabete batzuk, Uranzu kalean denda irekiz eta konfinamendu hilabete hauetan hainbat baserritar eta ekoizle txikirentzako produktuak merkaturatzeko ezinbesteko tresna bilakatu da, baita modu arduratsu eta osasuntsuan elikatzeko aukera eskaini ere.
- Hondarribiko agroaldeako aktibitatea etenik gabe aurrera dirau. 9 urtez martxan dabilen Aldatsa baratzari eta aurten 3. urteurrena ospatzen duen Amuntza baratzari, azkeneko urte honetan Astiro baratza batu egin zaie. Besteak bezala, garaian garaiko
- barazki ekologikoak eskaintzen dituena eta lehen sektorea bideragarria eta erakargarria izan daitekeela erakusten duena.
- Bidasoa KMO ekimenak online salmentarako plataforma martxan jarriko du datozen asteetan: www.bidasoakm0.eus. Bertan, eskualde eta inguruetako hainbat ekoizleren produktuak erosi ahalko dira modu zuzenean, baserritarrei merkaturatze bide berriak irekiz eta kontsumitzaileari bertako produktuak modu errazean erosteko aukera eskainiz.
Guztiak, beharrezkoa den 1. sektorearen suspertzerako eta tokiko kontsumoa sustatzeko tresnak izan nahi dira.
Guzti hau ospatzeko deialdi bat egin nahi diogu jendarteari: Maiatzaren 15an, Baserritarren eguna bertako produktua kontsumitzeko deialdia egin nahi dugu. Horretaz gain, sare sozialetan nikerekmO leloarekin bat egiteko gonbitea luzatzen diegu ere.
Elikadura subirautzaren bidean, #nikerekm0 !