EH Bilduko azterketa alardearen egoerari buruzko

Logotipo EH Bildu HondarribiaEH Bildu Hondarribia.- Hondarribiar guztiontzat bereziak diren datozen egun hauen aurrean, Hondarribiko EH Bildu osatzen dugunok beharrezkoa ikusten dugu zuekin konpartitzea alardearen egoerari buruzko gure azterketa.

Gai honen aurrean guk honakoa defendatzen dugu:

  • ALARDE PUBLIKOA, Udalak antolatua, 1.6309tik 1997ra arte izan zen bezala. Urte hartan esku pribatuetara pasa zen urteetako tradizioa puskatuz.
  • ALARDE PAREKIDEA. Herriko biztanle guztiek desfilatu ahal izango dute identifikatuen sentitzen diren konpainian.
  • ALARDE BAKARRA.- Jaiak eguneroko errutina alde batera uzteko egunak dira. Talde bat, komunitate bat bere burua berregiten, ospatzen eta definitzen duten uneak dira.

Ondare immaterial kolektibo gisa, jaiek lotura duten pertsonen komunitate bati egiten diote erreferentzia, paisaiak edo kulturak bezala, guztionak direnak eta inorenak bereziki ez direnak. Inor ezin da haietaz jabetu, eta inor ez da baztertua izan behar horietan parte hartzeagatik. Gizarteak bere burua baieztatzeko behar duen ezinbesteko elementuak direnez, jaien ondoren ongizate moral kolektiboaren zirrara geratu behar da jendearengan eta hori, zoritxarrez, ez da gertatu azken 23 urteetan.

Hori esanda, ez dugu ulertzen nola XXI. mendean Hondarribiko gainerako alderdi politikoek ez duten modu argiagoan defendatzen sen onak agintzen diguna, hau da, jaietan ezin dela inor baztertu.

EAJren eta PSEren jarrerak hipokritak iruditzen zaizkigu. Beren agerpen publikoetan nolabaiteko ekidistantzia simulatzen saiatzen badira ere, beren ekintzetan, gizarteintegrazio harmonikoa lortzeko urrutien dauden aukerekin, ultrakatolikoenekin lerrokatzen dira. Alarde publiko, paritario eta bakar batek, askatasun osoz, besteak errespetatuz etat radizioak betez jaietan parte hartzea bermatzen du. Jaizkibel Konpainiak hauxe bera erakutsi du bere sorreratik. Alarde pribatuak bereizi, zatitu, kategorizatu eta baztertu egiten du.

Abotsanitz alderdi politikoak alardearen aurrean duen jarrera ez dakigu ziur zein den, ez baitira inoiz oso argiak izan honi buruz. Soilik esan dezakegu kontraesankorra iruditzen zaigula alardean emakumeen parte-hartzea defendatzen dela esatea eta alarde baztertzaileari harrera egitea zilegitasuna aitortuz.

Behin honaino iritsita, aitotu behar dugu gatazkaren analisi arrazional soil batek ez dizkigula eskaintzen konponbide baten bila urratsak emateko behar diren elementu guztiak. Gatazkan eta haren garapenean hainbat osagai daude eta sentimenduek, pertsonalek zein kolektiboek, funtsezko eginkizuna dute eta ezin dira alde batera utzi hain desiratua den konponbidea bilatzeko orduan.

Erdibideko formulak daude, eta horiek konponbide egokia lortzeko bideak ¡ireki ditzakete.

Guk honen inguruan zenbait ideia garatu ditugu, eta zalantzarik gabe partekatuko genituzke, aldeek edo bitartekariek egoki ikusiz gero. Baina uste dugu ez dagokigula guri, baizik eta aldeoi, elkarrizketa bat hasteko konponbide zehatzen proposamenak aurkeztea. Gure ustez, Hondarribiko herriaren gehiengoak gai hau konpontzea behar du, eta irtenbide hori erraztuko duten bide zehatzak ¡reki behar dira, jendeak ahalik eta lasaitasun handienarekin eta beldurrik gabe parte har dezan irtenbidean.

Pandemiak (jaso bedi biktimekiko eta haien familiekiko gure elkartasuna), ondorio kaltegarriak ekarri ditu guztiontzat. Hala ere, Hondarribiko alardeari dagokionez, hausnarketarako tarte bat sortu da, eta akats larria litzateke elkarrizketarako, elkar ezagutzeko eta konponbideak bilatzeko ez aprobetxatzea.

Etiquetas: