Artiako Lagunak, Irungo Udalaren azken prentsa oharrari buruz

Respuesta ArartekoArtiako Lagunak.-Gaur, Irungo Udalak prentsa oharra kaleratu du Artiako Lagunak elkartearen eskaerei buruz.

Artiako ezkiak mozteko plana ezagutu genuenetik, gaiari buruzko dokumentazio guztia eskuratu nahi izan dugu edozein bilera baino lehen, datu guztiak izateko eta egoeraren balorazioa egin ahal izateko.

Orain arte falta zaigun dokumentazioa eta bai ARARtekoari eta bai udalari SACen bidez eskatutakoa:

  • Irungo zuhaiztiak mantentzeko kontratuaren baldintza teknikoen agiriaren Il. eranskina.
  • Arriskutzat katalogatutako zuhaiztiaren azterketaren ondorioz egindako txostena plegu horretako 3.4 atalean xedatutakoaren arabera egina.
  • Zuhaztietako Kudeaketa Plan Integratua.

Taldeko kideak bihar aurkeztuko dira dokumentazio hori eskuratzeko Kostorbe eraikinean goizeko 10:00etan.

Informazio hori eskura dugunean, gai horretan aurrera egin nahiko genuke, udalak orain eta etorkizunean lerrokadura osoa defendatzeko konpromisoa har dezan, azken txostenean proposatutako epe motzeko eta luzeko ezkien lerrokaduraren mantentze-lanak egin ditzan eta galdutako aleak birjar ditzan.

Azkenik, Arartekoari aurkeztutako kexa/eskaeraren kopia eta erantzunarena honekin batera bidaltzen dugu: "Irungo Udalari informazioa eskatu diot gai horri buruz", Arartekok, maiatzaren 22an.

Etiquetas: