SOS Arrazakeriak zurrumurruen aurkako bl hitzaldi antolatu ditu June Fernández eta Lucía Mbomio idazleekin

LUCIA MBOMIO. Kartela

SOS Arrazakeria.- June Fernandez eta Lucia Mbomio kazetariek euren liburuak aurkeztuko dituzte eta Cony Carranza, Tatiana Bellorin, Esther Mayoko Ortega, Silvia Aguero eta Anaitze Agirrerekin solasaldia egingo dute.

Abenduaren 14an eta 1l8an, 13:30etan, ZOOM bidez jarraitu ahal izango dira solasaldiak. Ilzen-ematea beharrezkoa da genero.taldea@sosracismo.eu helbidera idatziz.

Abenduaren 18ko astean, Migratzailearen Nazioarteko Egunarekin, bi solasalditara gonbidatu nahi zaituztegu, tamalez, online formatuan izango direnak, pandemia dela eta.

Liburu bat eta bere egilea abiapuntutzat hartuta, patsadaz hitz egingo dugu, inposatutakoa, eta hortaz, diskriminatzailea den arau hegemonikoarekin bat ez datozen pertsonen bizitzez, eta haiengan eragina duten eta baldintzatzeraino iristen diren fenomeno sozial konplexuetara hurbiltzeko. Izan ere, arau horretan gero eta pertsona gutxiago sartzen dira, emakumeak, LGTBIQO+ pertsonak, adinekoak, gazteak, arrazializatuak, lodiak, dibertsitate funtzionala dutenak, osasun mentaleko arazoak dituztenak etabar luzea kanpo geratuz. Alegia, momentu batez pentsatuko bagenu, ikusiko genuke ia guztiok dugula arautik ateratzen gaituen ezaugarriren bat, hau da, arauak kanpora botatzen gaituela. Eta berriro gertatzen da. Berriz ere ikusezin bihurtzen da aniztasuna dela arau bizigarri eta nagusi bakarra.

Abenduaren 14an 18:30etan, hiru emakume izango ditugu gurekin liburu baten inguruan: Abrir el melón, June Fernandez kazetari, idazle feminista eta PikaraMagazineko zuzendariaren azken argitalpena.

June Fernández, Cony Carranza (Emakunde saria 2020) eta Tatiana Bellorin (SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldea) dekolonialitateaz, espazio misto edo ezmistoez, emakume migratzaileen zaintzaz eta prekarizazioaz, eguneroko arrazismoez eta generoarekin duten elkarguneaz, eta zapalkuntza horiek lantzeko irakurketa feminista egin beharraz arituko dira.

Abenduaren 13an 18:30etan, Lucia Mbomio idazle eta kazetariak identitateei, arrazari, kidetasunari, askatasunei eta berdintasunari buruz hitz egiteko aukera emango digu Hijas del camino liburuari esker.

Berarekin batera Esther Mayoko Ortega Arjonilla eta Silvia Agúero Fernandez arituko dira.

Esther Mayoko Ortega Arjonilla, historialaria, zientziaren filosofian doktorea eta ndowé jatorrikoa da. Feminista, lesbiana eta arrazakeriaren aurkako ekintzailea ere bada. Sexu aniztasunari, arrazakeriari eta feminismoari buruzko ¡kerketa eta dibulgazio ibilbidea garatu du.

Silvia Agúero Fernández, ama ijitoa, mestizoa, feminista eta laktibista da. Etxeko langilea neure etxean. Nire ijitotasuna getoan deskubritu nuen, handik kanpo ijitoen aurkako akosoa. Hondartzara mototsa, senarra eta lau txaborrotxoekin noa (supermerkatu eta ospitaletara ere bai) Gaur egun, Pikararen kolaboratzailea, harrotasunez eta ilusioz. Komadreo handiarekin kudeatzen dut, indarkeria obstetrikoaren aurkako borrokan, Erromaniar Arrosen Iraultza, eta maitasunez, blog familiarra: Mundua ijitotzeko asmoa dugu https://gitanizate. wordpress.com/

Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kide eta genero, arrazakeria eta komunikazioan dabilen Anaitze Agirre Larretak moderatuko du solasaldia.

Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren eta Zas! Sarearen zurrumurruen aurkako ekimenetik abiatzen dira bi solasaldiak; izan ere, ibilbide luzea egin dute pertsona migrante eta arrazializatuei buruzko zurrumurruei aurre egiteko jardueretan eta proposamenetan.

Oraingo honetan, arrazakeriaren aurkako lana eta lan feminista ditu ardatz, bi borrokak nola gurutzatu eta nola konbinatu, gure gizartea errespetuzkoagoa eta pluralagoa egin dezaketen proposamenak sortzeko.

Egun arrazakeria, diskriminazio anitzak eta gorrotoaren diskurtsoa eta kultura instituzioetatik gizartera nola zabaldu eta normalizatzen ari diren ikusten ari gara.

Horren aurrean, jarrerak, pertzepzioak eta bizikidetza aldatuko dituzten espazioak ireki eta mantendu nahi ditugu.

Konkretuki, nahi dugu:

  1. Euskadi xenofobiarik gabeko eremu bihurtzen laguntzea.
  2. Beharrezkoak diren loturak sustatzea, diskurtso xenofoboari edo baieztapen demokratikoaren printzipioari uko egiten dioten alderdiei, boterera iristea galarazteko bide demokratiko hutsen bidez.

Etiquetas: