Eskubide Sozialen Karta, Euskal Herri mailan eskubide sozialak defendatu eta eredu sozio-ekonomiko justuago bat eraikitzeko dugun koordinazio tresna garrantzitsua da. Tokian tokiko borroka eta esperientzien garrantzia ukatu gabe, horien indarrak bildu eta egiturazko aldaketak egiteko, Euskal Herri mailako topagunea.
Badira bost urte gutxienez sortu zela, eta azken urtean Urriak 30 eko grebaren antolaketan indar berria hartzen hasi da. Covid19-a osasun krisia izateaz gain, eredu sozio-ekonomikoari zailtasun nabariak eragin dizkio, erakutsiz duen zaurgarritasuna eta izaera anti-soziala. Tendentzia guztien arabera, krisi hau krisi ekonomiko gero eta sakonagoa bilakatuko da, eta horren aurrean bi aterabide nagusi aurre-ikusi daitezke:
- Krisia estatuaren eta langileon gain utzi: Baliabidea publikoak muga argiak dituen ehun ekonomikoa finantzatzeko (edo abalatu) erabili eta horrela babes sozial sisteman murrizketa berriei ateak ireki. Era berean, “lehiakortasunaren” izenean lan baldintza eta prekarizazioan sakondu. Beti bezala, egun zaurgarriagoak diren sektoreak izango dira kolpea gehien jasoko dutenak: Emakumeak, pertsona arrazializatuak eta gazteak besteak beste
- Eraldaketa soziala: 2008 an ez bezala, krisia gehien dutenek ordaintzeko presioa eraiki eta eredu sozio-ekonomikoan aldaketak gauzatu. Sektore publiko aurrerazale baten defentsan, ekoizpen ereduaren eraldaketan eta langileok sortzen dugun aberastasunaren bir-banaketa oinarrituko den sistema. Ekonomia pertsonara ekarriko duena. Inor bere klase, genero edota arraza kondizioagatik kanpoan utziko ez duen eredu soziala. Historikoki protagonismoa ukatua izan duten sektore herrikoi hauen lidergotzapean eraiki behar dugun bizitzaren aldeko apustu erraldoia.
Bigarrena da, Karta Sozialaren hautua. Aukerak egon arren, eta ikusita pertsona/familia askorentzako egoera asko zaildu dela eta gehiago zailduko dela, ezinbesteko ikusten dugu aterabide aurrerazale baterako indarrak biltzea. Eta ez soilik Euskal Herri mailan, baita eskualdez eskualde ere. Gertuko politikatik eragingo bai dira egiturazko aldaketak.
Honegatik, Ekainak 19-rako Karta Sozialak mobilizazioak deitu dituela eskualde guztietan, Behe Bidasoan ere lekukoa hartzen dugu. Uste dugu ezinbestekoa dela klabe hauetan kalera ateratzea eta gure eskualdean ere, etorriko diren egoera zailei erantzun bateratua emateko Bidasoako Karta Sozialaren topagunea berreskuratu eta indartzea.
Oinarrizko idei honekin bat egiten dugun zenbait eragile/norbanakok bidea hasi dugu Ekainak 19-aren mobilizazioari erantzuteari begira.
Bide honetan, eta Karta Sozialaren parametroekin ados dagoen kolektibo/norbanako orok ateak irekiak ditu. Honela diegu eskualdeko eragile eta norbanako ezberdinei, E-19ko mobilizaziora eta era berean topagune honetara. Mugimendu feminista, ekologista, sindikala, anti-arrazista, eskubide sozialen aldekoa,... eredu honekin ados ez, eta eredu justuago bat eraiki nahi duen orori zuzentzen gara.
Gure lehen erronka, ekainak 19an izango da. Motorrak berotzen hasteko parada, datorren ikasturteari begira indarrak biltzeko beta.
Eskubide sozialen defentsan
Beste eredu sozio-ekonomiko baten alde
BEHE BIDASOAKO KARTA SOZIALAREN TOPAGUNEA
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 633 irakurketak
- Castellano