EH Bilduk eskerrak eman dizkie bozkatu zituzten 3.764 lagunei

Logo EH Bildu IrunEH Bildu.- EH Bildu indartuta atera zen igandeko hauteskundeetatik: inoizko parte hartzerik apelarekin ere botoetan gora egin genuen, baita legebiltzarkide kopuruan ere, EH Bildu ezkerreko alternatiba sendoa dela erakutsiz.

Irunen ere gora egin genuen. 3.764 boto lortu genituen, orain dela 4 urte lortutakoak baino 384 boto gehiago, parte-hartzea Irunen ere oso nabarmen jeitsi zen arren. Emandako botoen %17,06a lortu dugu (2012an %12,92), hirugarren indarra gara eta azken hauteskundeetan erakutsitako goranzko joera baieztatu dugu. Emaitza hauekin orain arte egindako lanean sakontzeko are eta indar gehiago daukagu.

Emaitzak, baina, ez dira bat-batean zerutik lortzen. EH Bildu osatzen duten komuniteko kideen lorpena dira. Izan ere, kanpaina honetan ere argi geratu da EH Bilduk komunitate zabala duela Irunen: Kanpaina irekiera jendetsua egin genuen, kide ezberdinak kanpainako laneetan egon dira, ahaldun kopuru ederra izan dugu... Igandekoa, komunitateko kideek egindako lanaren emaitza da. Mila esker guztioi.

Bereziki eskertu eta zoriondo nahi dugu gazteenek kanpaina honetan egin duten lan paregabea. Lanerako prest eta gogotsu daudela erakutsi dute eta sekulako lana egin dute: ekitaldi nazionalean, kartelak jartzen, megafonia pasatzen, sare sozialak astintzen, ahaldun izaten...

Guztion hauspo eta indarrarekin lanean jarraituko dugu ezkerreko proiektu subiranista sendotzen. Mila esker botoa eman zeniguten 3.764 irundarroi!

Etiquetas: