Emakumeen Etxea sortzeko prozesu partehartzailearen inguruan

Su txikian logotipo

Su Txikian.- Aspaldi dakigu Irungo Udalarentzat Emakumeen Etxearen proiektua propaganda politikoa besterik ez dela. Horren seinale da, azken urteetan nola agertu eta desagertu den proiektua Irungo Berdintasun Planetik estrategia politikorako erabilgarria izan denean.

Bagenekien ere, hastear dagoen prozesu parteartzailean fede handia izatea ezinezkoa zela, jada bizi izan ditugulako inora eraman ez gaituzten beste prozesu parte-hartzaileak. Baina Su Txikian Elkartea, Emakumeen Etxea aurrera ateratzeko sortu zen eta prozesuan egon behar dugu.

Egon bai, baina ez edozein baldintzekin.

Prozesu partehartzaileak egutegi finkoa zuen, baina hasiera batean jarritako datak ez dira errespetatu eta bi alditan aldatu dira inolako justifikaziorik gabe. Azken aldaketa gaur bertan izan da, bilera baina ordu gutxi lehenago, fundamentu gutxiko antolakuntza erakusten.

Zer garrantzia ematen dio Udal honek Emakumeen Etxeari, prozesuan parte hartzen duten emakumeei aldez aurreko denbora nahikoarekin abisatzen ez badie bileren daten aldaketaz? Baina hare gehiago, zer garrantzi ematen dio Irungo Udalak prozesuan parte hartzen duten emakumeei?

Hasieran planteatu zen egutegia ez errespetatzearen ondorio da emakume askok prozesuan parte hartu ezin izatea. Ezin dugu gure bizitza/ldenbora Udalaren nahietara moldatu. Hau ahal da Udalak kontziliazioarekiko duen konpromezua?

Prozesua oraindik ere hasi gabe dagoen honetan, Irungo Udalak argi uzten du Emakumeen Etxearekiko duen interes eta errespetu falta bileren egutegia ere bermatuta ez dagoen honetan.

Hasi baina lehen nazkatuta gaude eta ez dugu edonolako prozesurik onartuko.

Etiquetas: