Fotokazetariek liga profesionalen entrenamenduak kubritu ahal izatea eskatu diote Osasun Ministerioari

fotografiaEspainiako Asociación Nacional del Informadores Gráficos de Prensa, Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartea, Asociación de Fotoperiodistas de Cadiz, Asociacion de Reporteros de Navarra, Asociación Profesional de Fotoperiodistas Asturianos, Asociación Profesional de Periodistas Cantabros, Asociacion Informadores Graficos de Prensa de Murcia eta Asociacion de Informadores Graficos de Talavera de la Reina-k, Espainiako Osasun Ministerioari eskatzen diogu ezabatu dezala, normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren 1. fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu-mailako murrizketa jakin batzuk malgutzeari buruz, BOEn, maiatzaren Yan argitaraturiko SND/399/2020 Aginduko 39.6 artikulua - Hedabideak liga profesionaletako entrenamenduetara joaterik ez izateari buruzkoa -.

Gure eskaeraren oinarria da kontraesanean dagoela komunikabideak funtsezko jardueratzat jo eta aintzat hartzea, aipatutako SND/399/2020 Aginduarekin.

Erakunde profesional honek errefusatu egiten du Poolen erregimenean egindako kobertuta grafiko bat, bai entrenamenduei dagokienez, bai lehiaketa ofizialeko partidei dagokienez. Egoera larriagotu egiten da Laligak, eurek kontratatutako argazki-zerbitzuen agentzia baten bidez entrenamenduen eta lehiaketa ofizialetako partiden kobertura eskaintzen duenean.

Horren guztiaren ondorioz, prentsa-askatasunaren murrizketa ez ezik, lehia-desleiala ere gertatzen ari da, kirol honen zaleentzat interesgarria den informazioaren ikuspegi partzialari bide emanez.

Gainera, jarduera horiek kubritzen dituzten, eta pandemia sortu zenetik berez kaltetuak ¡izan diren informatzaile profesionalei kalte ekonomiko eta laboral izugarria eragiten die.

19-kobidaren pandemiak eragindako egoeraz jabetuta, entrenamendu horietan, informatzaile grafikoen presentzia osasun-agintariek unean-unean zehaztuko dituzten segurtasun-berme guztien arabera definituko da. Izan ere, orain arteko entrenamenduak kubritzeko erabilitako guneek behar besteko tamaina dute, jokalari edo teknikariek eta informatzaile profesionalen artean behar adina distantzia mantentzeko.

Inkoherentea da, agintarien baimen egokiekin, Osasun Ministerioak eskatutako segurtasun eta higiene baldintza guztiak betez, informatzaile grafikook pandemia hau hasieratik kubritzen aritu izana, bai ospitale, bai ZIU, morge eta zaharren egoitzetan, eta orain kirol-instalazioa eta futbol-zelaietara sartzen ez uztea.

Gainera, kaltetu tasa txikiena duen kolektiboetako bat gara, eta gure eguneroko lanerako segurtasun handiena hartzen duen kolektiboetako bat.

Elkarte honek bere burua eskaini du, aurreko idatzi batzuetan, delegaritza baten bidez, Kiroletako Estatu Idazkaritza eta Laligarekin elkartzeko, eskaera hau aztertu eta bi aldeentzat egokiak liratekeen, baina eskaera honen printzipioa jasoko lukeen arau batzuk ezartzeko. Eskaera hauek ez dute erantzunik jaso.

Etiquetas: