LAB Sindikatuak.- Azken asteetan bolo-bolo ibili da Amazonek San José 8 Lópezek Lanbarren industriagunean duen lan zentroa erosi duela. Honek hautsak harrotu ditu, bistan da, eta ez da gutxiagorako. Izan ere, egun gizartean oso zabalduta egonagatik, orain arte online bidezko salmentetan munduko lidergotza duen enpresa ez genuen ate-joka.
Online bidezko salerosketak biderkatu egin dira azken urteetan, ordea, 2020an jasaten ari garen i¡zurritearen ondorioz askozaz ere gehiago handitu da jarduera telematiko bidez etxetik erosketak egin eta atariraino ekartzea. Zentzu honetan, oso ezaguna da Euskal Herriak azken hamarkadan jasan duen tertziarizazio prozesuan galtzaileak nortzuk diren; tokian tokiko merkatalgune txikiak, herria bizirik mantentzen zituen eragileak eta, dudarik gabe, langileriak; gazte zein heldu.
Amazonek Oiartzunen zabalduko duen operazio logistiko eremuak aipatu berri ditugun gizataldeen hilkutxari azken ¡ltzeak sartuko dizkio, eta ez da gutxiagorako. Ez baita berria, zentro hauen inguruan sortzen diren lan harreman berriak duintasunetik ezer ere ez dutela.
Arestian aipatutako tokian tokiko merkataritza suntsitzearen eraginez, negozio, eta batez ere, lanpostu galera nabarmena handiagotu da. Hori gutxi ez eta gainera, sortzen diren lanpostu berriak askozaz ere kaskarragoak direnez, lanpostu horietan sartzen diren langileen ezaugarriak gizartean dauden prekarizatuenak dira; lan munduan sartzeko zalltasun nabarmena dute gazteak, gizarteko sektore txiroenak eta lan munduan integratzeko zailtasun nabarmena izateaz gain, gizartean ere integratzeko zailtasun nabarmena duten etorkinak, alegia, gizarte-bazterkeriaren biktima diren gizataldeak.
Honegatik guztiagatik, LAB Sindikatuak larunbat honetan Oarso-Bidasoa eskualdeko eragile sozial ezberdinek Amazonen aferarekin antolatu duten ekimenean atxikitzea erabaki du eta, gainontzeko gizarte guztiari ere bertan egon dadin deialdia
zabalduko du.
Abenduaren 19an, eguerdian (12:00ean) Amazon egongo den kokalekuan ¡kusiko dugulakoan,
Prekarietaterik ez! AMAZONIk ez! Gora herriko merkataritza txikia!
Gora langileriaren borroka!
- Egutegia
- 556 irakurketak