Pertsona zaurgarrienak #EzinDiraEtxeanGelditu

Irungo Harrera Sarea logoaIrungo Harrera Sarea.- Nahiz eta gure ekimen nagusiak eten beharra izan, IHSk lanean jarraitzen du pertsona guztiek eskubide berdinak izan ditzaten. Bestalde, bihar Arrazakeriaren Nazioarteko eguna ospatzera deitzen ditugu herritarrak.

#NiEtxeanGeratukoNaiz mezuak ez du balio babesgabeenen artean. Horregatik deitzen ditugu erakunde publikoak arreta berezia jartzera, bereziki kolpatuak direnekin. Zentzu horretan eta pertsona horiek atenditzeko Irungo udalak abiarazitako neurriak balioesten ditugu.

Erakundeei gogorarazi nahi diegu pertsona hauekin lan egiten duten taldeekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela, hartzen diren neurriak eragingarriak izan daitezen.

Donostian etxegabe dauden lagunek bizi duten egoerarekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu eta sareek, boluntarioek eta gizarte eragileek martxan jarri duten lanetan laguntzeko prest gaudela adierazi.

Estatuko eta Hendaiako Atxikitze Zentroetan giltzapeturik daudenak aske uzteko neurria ontzat ematen dugu eta berriro ez irekitzeko exijtzen diegu.

Elkarte antirrazistek eta pertsona migrante zein arrazializatuek eginiko eskaerarekin bat gatoz egoera irregularrean dauden herrikideen erregularizazioa eskatzerakoan. Horrela bermatu ahal izango da pertsona hauek beharrezko eskubideak eta berdintasuna izango dituztela pandemia egoerari aurre egin ahal izateko. Estatuko gobernuak esan duen bezala ez badute ‘inor atzean utzi nahi’, hemen dute hori lortzeko aukera.

Etiquetas: