EH Bildu Hondarribia.- Jakin berri dugu Hondarribiko etxez etxeko laguntzan diharduten langileek greba deialdia iragarri dutela. EH Bilduk bat egiten du langileen eskaerekin. Enpresari eskatzen diogu langileen oinarrrizko eskaerak onartzea eta indarrean jartzea. Era berean eskatzen diogu Hondarribiko Udal Gobernuari behar besteko urratsak egin ditzala langileen eskubideak eta eskakizunak betetzeko.