2020-04-18 Zuzeneko emanaldia


EHBildu Hondarribia.- Covid19ak sorturiko krisia hasi denetik denoi aldatu zaigu egunerokoa. Harremanak zaildu egin dira eta bilerak, udalean edo militanteen artean, egitea ezinezkoa da. Informatuta egoteko zailtasunak nabariak dira, naiz eta, udalean ditugun tele-bilera bidez hala nola informatuta mantentzen garen eta gure jardunarekin jarraitzen dugun.

Zuek ongi informatuta mantentzea izan da erronka oraingoan. Herritarrak eta EHBilduren komunitatea informatuta mantentzeko saiakera berezia egin nahi izan dugu, esku artean dugun informazioa helarazi eta zuekin partekatzeko asmoz. Horretarako esperimentu bat egiteari ekin diogu eta Youtube plataforman zuzeneko bat egin dugu zuengana iristeko asmoz. Esperimentuak emaitza onak izan ditu, hartu-emana mantendu dugu eta aurrera begira ere jarraitzeko tresna egokia dela iritzi dugu, beraz, ez da azkeneko saioa izango. Eskerrik asko, modu batean edo bestean, parte hartu duzuen guztioi eta saioa ikusi nahi duzuenontzat gure katean saioa gordeta utzi dugu.

Informatzen jarraituko dugu. Laster arte!

Etiquetas: