Irungo Zabaltza plazatik, Ekainak 19. Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Kartak deituriko “Funtsezkoa, Publikoa zaindu. Aberastasuna Banatu” mobilizazioaren amaieran irakurria

Movilización Cuidar lo vital lo público Reparto de la riqueza yaBehe Bidasoako Eskubide Sozialen Karta.- Etxean geratu gara eta orain kaleak hartuko ditugu. Horrela dio gaurko mobilizazio egunaren deialdiak. Birusaren unerik txarrenetan ezinbestekoa izan da gure etxeetan konfinatzea, horretarako aukera izan dutenek behintzat, guztion osasuna bermatzeko. Orain ezinbestekoa da kalera ateratzea gure eskubideen alde borrokatzeko.

Osasun krisiak sektore guztiak baina bereziki zaurgarrienak kolpatu ditu, langile prekarioen kaleratzetatik hasi, pertsona migranteen kontrako erasoetatik era guztietako indarkeria jarraitu, emakumeen kontrako biolentzia areagoturaino.

Kapitala ez da geldirik egon konfinamenduan zehar eta ez du aukerarik desaprobetxatu gehien dutenen interesak defendatzeko. Horren adibide garbiak dira, esaterako, beharrezkoak ez ziren sektoreak irekita mantentzeko egin zituzten ahaleginak edota orain dela gutxi, Foru Aldundiek egin duten zerga birmoldaketa erregresiboa. Gogoratu dezagun oraindik Zaldibarren 2 langile daudela lur azpian. Orain arteko zapalkuntzetan sakontzea erabaki dute gehiengo sozialaren kontrako politikak mahai gainean jarriz eta euren irabaziak handituz. Hori da krisi honetatik ateratzeko planteatzen diguten formula.

Hala ere, birusaren kontrako borrokan gizartea ez da geldirik egon. Langileak, ikasleak edo pentsiodunak izan gara birusa gelditu dugunak eta gizarte hau benetan sostengatu dugunak. Gu gara mundua mugitzen dugunak eta gu gara, bide horretan, mundua eraldatzeko boterea dugunak. Bereziki azpimarratzekoak izan dira auzo eta herrietan sortutako zaintza eta elkartasun sareak.

Movilización Cuidar lo vital lo público Reparto de la riqueza ya

Egoera zaurgarrian dauden pertsonen autodefentsa kolektiboa auzolanean eraiki dugu guztion artean eta bizitza duina defendatzeko mekanismoak sortu ditugu. Herri honek berriro ere agerian utzi badela indarra eta badela gaitasuna, momentu okerrenetan ere, jendearen beharrizanak lehenesteko kapitalaren gainetik. Hori da krisiari aurre egiteko guk daukagun formula: langileon eta herritarron interesak jartzea erdigunean, eta orain, antzemandako beharrak, instituzioek zerbitzu publikoen bidez asetu behar duten unea da.

Orain, indar kolektibo hori bideratu behar dugu hemen ditugun erronkei aurre egiteko. Prekarietatearen gorakada errealitate probablea izango da, eta erreakzio neoliberala, arrazista eta heteropatriarkala gogortu egingo da. Elkarlanean eta datorrenari erabakitasunez eta eraso-klabean

aurre egitea tokatzen da. Krisiak sistema errotik aldatzeko aukerak ere badira. Goazen horren bila.

Azken greba feministak eta pandemiaren erdian zaintza-krisia aztertzeko sortu zen mahaia, urtarrilaren 30eko greba orokorra, pentsiodunen mobilizazioak, migratzaileen eskubideen aldeko ekimen ugariak, larrialdi klimatikoaren aldeko manifestazioak eta ekintzak argi uzten gaituzte ez garela 0tik abiatu. COVIDek ez gaitu harrapatu oina aldatuta. Orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da azken deialdietan errepikatu dugun mezua berreskuratzea eta azpimarratzea: pertsonen eta mugimenduen arteko sareak eta aliantzak in-dartu behar dira, premiazkoa damobilizazioa eta antolaketa behetik eraikitzea eta ezinbestekoa da kaleak hartzea.

Movilización Cuidar lo vital lo público Reparto de la riqueza ya

Gauzak aldatzeko eta arazoen sustraietara joateko bultzada eta bokazioarekin gatoz. Ez dugu normaltasunera itzuli nahi, ezta ustezko normaltasun berri batera jauzi egin ere. “Ordena berri”hori salbuespen-egoera eta alarma etengabea da langile eta sektore kolpatuenentzat; krisialdi iraunkorra da okerren dauden pertsonentzat. Horregatik, ezinbestekoa da aldaketa sozialean oinarritutako eta pertsona guztien duintasuna eta eskubideak lehen lerroan jarriko dituen eredu baterantz urratsak egiten jarraitzea.

Aldaketa soziala orain!

Bizitza duina guztiontzat!!

Etiquetas: