Hezkuntza Plazara Irun, larunbateko ekimenaren berriak

Hezkuntza Plazara Irun

Mezu honen bidez pasaden larunbatean Irunen burutu genuen ekimenaren berri eman nahi dizuegu.

Hezkuntza kalitatezkoa eta segurua lemapean ehundaka pertsona bildu ginen San Juan plazan, bakoitzak bere aldarrikapenekin.

Irakasleak, ikasleak, gurasoak, hezkuntzako langileak eta herritarrak, denok bat eginik protesta jendetsua burutu genuen eta oso balorazio positiboa egiten dugu.

Mobilizazioan zehar Eneko Sanchez Hezkuntza Plazara ekimeneko kideak adierazpenak egin zituen, baita ikasle, irakasle, jangelako begirale eta guraso ezberdinek ere.

Hezkuntza Plazara ekimenak jarraipena izango du gure herrian. Datorren urtarrilaren 20an Batzar bat burutuko dugu Palmera-monteron (18:00).

Bertan mugimendua zabaltzeko deialdia egingo dugu eta irungo ikastetxe guztietako kideak bertaratzea nahiko genuke. Izan ere, batzar horretan ekimenaren hurrengo urratsak zehaztuko ditugu denon artean.

Hezkuntza Plazara Irun

Etiquetas: