Frantziako poliziak kanporaketa ilegalak egiten darrai. Pasa den urtarrilak 12an, IHSek
kanporaturiko 12 pertsona artatu zituen joan etorrian Irun, 2020ko urtarrilaren 23a Irungo Harrera Sareak 3.000 pertsona artatu ditu 2019an. Gehienak gizonak (% 82), emakumeak (% 10) eta haurrak zein adin txikikoak (% 8), eta gehienak Ginea Conakrykoak, Boli Kostakoak edota Malikoak. Horrela, arropa, harrera eta informazioa eta gautxori lantaldeek beren ohiko lanarekin jarraitu dute 2019an, harrera duin eta integralaren alde.
Atzo, hilak 22, Frantziako poliziak Biriatuko mugan eta egunerokoekin alderatuta, kontrol itzela jarri zuen prentsa han zelarik eta Frantzia eta Espainiako polizien arteko elkarlan estua erakusteko. Bertan zen Christian Vedelago, Pirinio Atlantikoetako Prefetaren kabineteburuak adierazi zuen, Frantziak babesa eska dezaketen pertsona guztiak artatzen dituela, Frantziako eta EBko legediak agintzen duen moduan. Aldiz, IHSek ikusten du nola egunero kanporaketa ilegalak egiten dituzten, legedia eta Giza Eskubideak urratuz. Joan den urtarrilaren 12an, IHSek 12 lagun artatu zituen bere joan etorrian ilegalki kanporatuak izanik. Migratzaileek lekukotza gogorrak ematen jarraitzen dute: bidaian zehar sufrituriko poliziaren gehiegikeriak, arrazakeria instituzionala, pertsonen trafikatzaileei ordaindu beharreko milaka euroak, bizitza arriskuan jartzera behartuak izatea bide seguru eta legalak ukatzen dizkietelako. Horren guztiaren emaitza da etengabeko arrisku-egoera, batez ere salerosketa-sareek bahitzeko arrisku handia duten 18 urtetik beherako eta emakumeentzat. Atzo Biriatun egindako erakustaldiarekin argi dago bi estatuek nahiago dutela mugen kontrola eta teknologia militarra garatzen kolaboratu, Giza Eskubideen babesean baino.
Irungo harrerari dagokionez, erakunde publikoei gogorarazi nahi diegu, migranteentzako aterpetxera heltzeko seinaleztapena bere garaian IHSek modu prekarioan egindakoa dela eta egoki markatu beharko luketela, migranteek erraz aurki dezaten. Bestela, baliabide publiko bat xahutzen ariko dira beste behin.
Azkenik, IHSren lana sostengatzen jarraitzen duten erakunde eta lagun guztiei eskerrak eman eta gizonezkoneguko arroparen beharrean gaudela jakinarazi. Batez ere, neguko jakak eta oinetakoak eta motxilak.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 810 irakurketak
- Castellano