Irungo migranteentzako aterpetxeak bart kalean utzi du haurdun dagoen emakume migrantea

Irungo Harrera Sarea logoaIrungo Harrera Sareak salatzen du berriz ere harrisku egoeran dagoen pertsona kalean utzi dutela aterpekoek. Urgentea da harrera irizpideak nola aplikatzen dituzten jakitea eta ezinbestekoa da, neurri hauek harrisku egoeran dauden pertsonak modu egokienean babestuko dituztela bermatzea.

Astearte gauean Irungo Arretxeko Gainan dagoen migranteentzako aterpeak, ateak itxi dizkiote babes bila joan den lau hilabeteko haurdunaldia duen emakumeari eta bere gizonezko bikoteari. Ez zituztela eskatzen diren irizpideak betetzen esan zioten berarekin zegoen Irungo Harrera Sareko kideari.

IHSek salatu nahi du orain ere, aterpean sartzeko irizpide horiek ez direla beti berdin aplikatzen eta beraz, ez dagoela argi zeintzuk diren eta nola bete. Harrisku egoera dauden pertsonak artatuko lituzkete dauden irizpideen arabera, baina atzo bezala, hori ez da beti horrela.

Urgentea da harrera irizpideak argitu eta harrisku egoeran dauden pertsonak modu egokienean babestuko dituen neurriak aplikatzea.

Etiquetas: