Jai bereziak

cartelTxingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Pandemia sekulako kolpea izan da gizarte guztiarentzat, eta bereziki, askoz gogorragoa izan da adinekoentzat. Lerro hauen bitartez, TPM Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak begirune osoa eta dolumina iritsarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta gertukoei, kontuan izanik hildako asko eta asko pentsiodunak zirela.

Martxotik ezin gara elkartu astelehenero San Juan plazan, osasun krisia dela medio. debido a la crisis sanitaria. Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak -arduraz jokatu nahi duela eta- ez du kontzentrazio gehiagorako deialdirik egingo osasun baldintzek hala egitea ahalbidetzen duten arte.

Nolanahi ere TPMren koordinakundea biltzen da eta ekitaldi batzuk prestatzen ari da Irungo pentsiodunekin harremanetan jartzeko, betiere segurtasun neurri guztiekin betez.

Horren berri emango dugu San Martzial jaien ondoren.

Alde batetik bizitzen ari garen pandemia eta egoera sozioekonomikoa, eta, bestetik, behar diren segurtasun neurriak direla eta ezohiko jaiak eduki arren, espero duguna

da irundarrek jaiak harmonian ospatzen jakin dezaten eta familiarekin zein lagunekin goza ditzaten.

GORA IRUN, GORA SAN MARTZIAL

Etiquetas: