Senideek eta Pentsiodunen Mugimenduak egoitza-zentroak segurtasunaz kezkatzen direla berretsi dute

Momento de la concentración. Imagen: 65ymas.com

Pentsionisten eta egoiliarren familiarteoen.- Arabako eta Bizkaiko adinekoen egoitzetako erabiltzaileen senitartekoen elkarteak, Babestu, Gipuzkoako Senideak, Irauli Zaintza eta Arabako egoitza eta eguneko zentroetako erabiltzaileen senitartekoak eta EAEko Pentsiodunen Mugimendua, Gasteizen bildurik, gure kezka adierazi nahi dugu, mendekotasuna artatzeko egoitzazentroak ez direlako oraindik leku seguruak erabiltzaile eta langileentzat.

Ulertezina egiten zaigu ez Lehendakariak, Osasun Larrialdietako Batzordeko zuzendari gisa, ez Ahaldun Nagusiek, azalpen publikorik ematea, abuztuan eta ¡railean 50 pertsona baino gehiago hil direla eta ehunka erabiltzaile eta langile kutsatu direla azaltzeko. Behin eta berriz eskatu diegu, eta eskatzen jarraituko dugu, jakiteko eskubidea dugulako eta ezinbestekoa delako jakitea zer egiten ari den ondo eta zer gaizki, hobetu ahal izateko. Guk dugu interesik handiena, adineko eta familiako pertsona gisa, ditugun bizi-baldintzei eragiten dieten erabakiak ezagutzeko eta horietan parte hartzeko.

Egiaztatu dugunez, ospitaleratutako pertsonei emandako arretaren gabeziak areagotu egin dira krisiaren ondoren, langile faltagatik, eta horrek larriagotu egiten ditu langileen lan-kargak eta ezintasun-sentsazioa; kutsatzeak eta heriotzak gehitu egiten dira eta horren ondorioz, bakartzea eta senideen bisitak desagerraraztea eragiten dute, eta horrek larritu egiten du egoiliarren bakardade- eta abandonu-sentsazioa; zentro askotan ez da osasun-egoeraren jarraipen eraginkorrik egiten eta ez dira lanean hasten diren pertsonentzat, beharrezkoak diren prebentzio eta detekzio neurriak hartzen ari; espazioak eta mugikortasuna behar bezala kudeatu gabe jarraitzen du; ikuskapena ez da eraginkorra izaten ari, eta bigarren aldiz ordaintzen ari gara, egoitzetarako, prebentzio baliabidez eta langile kopuru handiagoz osatutako plangintzarik ez egotea pandemiari aurre egiteko.

Sentitzen dugu, hildako gure senideen oroimenez, Lehendakaritzak antolatutako ekitaldian, guregana jo ez izana iragartzeko bederen.

Borrokan jarraituko dugu, harik eta egoitzak zentro seguruak eta duinak izan daitezen lortu arte, erabiltzaileek alderdi guztietan behar duten arreta izan dezaten, zaintzaileen lana duintzeko eta langileen ratioak eta lan-baldintzak hobetzeko, eta mendekotasuna artatzeko egungo eredua aldatzeko, mendekotasuna duten pertsonek bizitza duina izateko duten eskubidea bermatuko duen zerbitzu sozio sanitario publikoen sare unibertsal bat eraikiz.

Arrazoi horiengatik, salatutako gabezia eta gabeziei erabakitasunez heltzen ez bazale, urrian berriro kalera aterako gara eta beste gizarte-mugimendu batzuen laguntza eskatuko dugu, batez ere emakumeena, gazteena eta erakunde sindikalena, mobilizazio horrek lortu nahi ditugun helburuak lor ditzan.

Etiquetas: