Oposizioak salatu egiten ditu gobernu taldearen jarrera politikoa eta egungo egoeraren aurrean ekimenik ez izatea

Adierazpen bateratua

Hondarribiko oposizioko udal taldeek (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) batera salatu dute ekimen falta eta udal gobernuaren jarrera politikoa.

UDAL TALDEEN ADIERAZPENA

Hondarribiko Udalean herritarren ordezkaritza dugun 3 alderdi politikok, Abotsanitz, PSE-EE eta Eh Bilduk, adierazpen bateratua egin nahi dugu Tokiko Gobernu-batzordearen jarrera politikoak kezkatuta gauzkalako.

Gaur egun bizi dugun osasun krisi larriaren aurrean Tokiko Gobernu-batzordeak izandako ekimen falta nabaria izan da. Covid-19ak gizartearengan eta ehun ekonomikoan eragindako kalteak apaltzeko izandako gabeziak nabariak dira.

  • Talde guztion artean adostutako laguntzak ez dira modu egokian gauzatu (adostutako kopuruetatik % 20 inguru besterik ez da erabili). Gainera gaur egun oraindik tramitean daude espediente batzuk.
  • Behin eta berriro eskatu izan dugu krisi ekonomiko honi ahalik eta irtenbide egokiena eman asmoz, talde politikoetako ordezkariez osatutako mahai sektorialak sortzea. Baina Tokiko Gobernu-batzordeak ez du nahi izan.

Egoera larria bada ere, udalaren funtzionamenduaren ohiko jarrera da. Ekimen falta hori da egunerokoan topatzen duguna.

Honen guztiaren adierazle dugu Osoko Bilkuretan eta batzordeetan bizitzen ari garen egoera:

  • Alde batetik, informazio falta aztergaiak eztabaidatzeko eta erabakitzeko. Hau da, maiz informazioa ukatu eta ezkutatu egiten zaigu.
  • Bestetik, Barne-jarduerako Araudirik ez daukagunez, gatazka ugari sortzen dira eztabaida eta erabaki-prozesuetan. Adibidez, oposizioko mozioen aurrean

Arazo hauen guztien aurrean Tokiko Gobernu-batzordeak aitzakiak besterik ez ditu erabiltzen. Udal Idazkaria dela, kontu-hartzailea dela, hau dela eta bestea dela…

Oposizioa osatzen dugun talde guztiok uste dugu Alkate jaunaren eta Gobernu Taldearen ekimen eskasaren ondorio dela bizi ditugun egoera guzti hauek.

Gobernu zuzenaren adierazle nagusiak gogorarazi nahi ditugu: gardentasuna, parte hartzeko eskubidea, jokamolde etikoa, berdintasuna, efizientzia eta efikazia dira adierazle horiek.

Printzipio hauek aplikatzeko prest gaude gu; adibidez,

  • pandemiak eragindako larrialdi egoerari erantzun egokia emateko herri eragileekin partekatutako mahai sektorialei bide emateko eskatzen dugu eta
  • onartutako laguntzak gauzatzeko egiten diren proposamenak haintzat hartzea.

 

Etiquetas: