Palestinaren aldeko elkartasun internazionalistaren aurkako erasorik ez!!!

Argia: Fadi Hassan – Detrás de Javier Ortega Smith con camisa y móvil en mano – en un acto de Vox el 21 de junio de 2020 en Donostia. (Juan Carlos Ruiz / Foco)

Kaxilda, Biladi eta Askapenatik hurrengo Azaroaren 30ean, goizeko 11.15etan Donostiako Epaitegiaren aurrean konzentrazio baterako deialdia luzatzen dizuegu. Helburua, azken urte hauetan bai Euskal Herrian baita estatuan eta mundu osoan ere, Palestinar herriarekin elkartasunezko ekintza politikoak antolatzen dituzten pertsona zein kolektiboak pairatzen ari diren erasoak salatzea da.

Jazarpen fisiko, hitzezkoa,judizial eta ekonomiko hauek norbanako zein elkarte sionistak eta faxisten jardute sistematikoak dira. Honen adibidea egun horretan Kaxildako bi kide eta hirugarren pertsona bat epaituak izango direla Palestinarekiko elkartasun oro erasotzen duen sionista eta Vox-eko kide baten salaketaren ondorioz.

Gustatu ala ez; atzo, gaur eta beti internazionalismoaren praktika politikoa defendituko dugu. Eta elkartasun antifaxista ito eta zigortu nahi dutenak salatzen jarraituko dugula irmo adierazi nahi dugu.

Argia Astekaria argitaratutako erreportaje zabala: Fadi Hassan: palestinar sionistaren lorratzean

Etiquetas: