Avenida zubiaren modulo bat Kataluniara bidaltzea eskatu du Kepa Ordoki MHB elkarteak

Kepa Ordoki MHB prentsaurrekoa

Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea.-Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimenaren bitartez, Avenida zubiaren modulu bat Kataluniara bidaltzea eskatu du Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Proposamena abenduaren 30ean gauzatuko den osoko bilkuran eztabaidatuko da. Baita ere, Avenida zubian, presidentaren deportazioa eta entrega oroitarazten duen euskarri bat ezartzea eskatu du talde memortalistak.

2020an, 80 urte bete dira Lluís Companys-en deportazio eta erailketaz. Irunen izan zen presidentaren bukaeraren abiapuntu, Pedro Urraca agente frankistak 1940ko abuztuaren 29an Avenida zubian entregatu zuenean. Elkarteak presidenta eta irunen lotura aldarrikatu du ekimenean. Company sentzat sarrera zubi izan zena hamarnaka bidasotarrentzat irteera zubia izan zen lau urte lehenago. Hauetariko askok babesa eskuratu zuten Bartzelona zein Katalunian. Hori dela eta, katalunian egondako hainbat errefuxiatu bidasotarren eta hauek bideraturiko pro1ektuen erreferentziak topa daitezke ekimenean:

1940ko abuztuaren 29an sarrera zubi izan zena, irteera zubi izan zen 1936ko irailean”. Bertatik irtendako gehiengo handi batek Bartzelona eta Katalunian topatu zuten babesa. Horretarako, 1936ko urriaren 18an, Kataluniako gobernuak “Comité central d'ajut als refugiats” batzordea eratu zuen. Erakunde honek kudeatu zituen hamarnaka bidasotarren lekualdatzeak eta elikadura, osasun, bizileku beharrak zein familien elkartzeak. 1937ko abuztuan, 13.000 errefuxiatu irundar batu ziren Bartzelonan. Horren adibide dira, Ramon Auz irundarrak sorturiko Euzkadi en Catalunya egunkaria, irungo errefuxiatuen komunitateari jarraipena emanez, edo Benito Bodaren alkatetza, Irun, Hondarribia, Errenteria, Lezo, Altza, Hernani, Astigarraga, Urnieta, Oiartzun, Usurbil eta Oriako bizilagunak ordezkatuz. Instantzia politiko apalenetatik altuenetara, Jose Antonio Agirre Lekubek zuzenduriko Jaurlaritza barne, artatu zituen Lluís Companysek. *

Ekimenaren zioetan, Companysek Arbaolen atxilotua izan ostean jasandako errepresioa ere kontuan hartzen du. Hala nola, La Santé edo Puerta del Sol-en jasandako torturak, Frantzia eta Espainia arteko deportazioa, Gerra Kontseiluan jasotako heriotza zigorra edo urriak 15eko fusilaketa Montjuic-en.

Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkartearentzat, “taxuzkoa” da Lluis Companys 1 Joverek irunekin izandako lotura oroitaraztea. Baita ere, bertan jasan zituen urraketekiko “sentiberatasuna adieraztea”.

Kepa Ordoki MHB Avenida zubia

Companys 80

Irungo Udalbatzaren Osoko Bilkurari, 2020ko otsailaren 28an adostu eta, 2020ko urriaren 28an, 185. GAOn, argitara eman zen Udal Araudi Organikoaren 22. artikuluaren lehen puntua egikarituz, Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Lluís Companis i Jover president katalanari aitorpena” mozioa eztabaida eta, hala badagokio, onarpenera aurkezten du.

Zioen azalpena:

2020ko abuztuaren 29an, 80 urte bete dira, Lluís Companys i Jover, president katalanaren entregaz. Irungo Avenida Zzubian, Pariseko enbaxada franmkistako Pedro Urraca agenteak eta ofizial aleman batek Frankismoaren esku utzi zuten Companys.

1940ko abuztuaren 13an amaitu zen Lluís Companysen askatasuna. UIT. Reich-ak Frantzia okupatu ostean, Ar Baol-en ezkutatua zegoen presidenta atxilotu zuten Gestapoko sei agente eta Pedro Urraca agenteak. Lehen galdeketa abuztuaren 2 lean jasan zuen, pariseko La Santé espetxean. Abuztuaren 25ean, Companys Madrilera deportatzeko agindua jaso zuen Urracak. Atzerri aferetako zerbitzu frankistek “ezkutuko” ohar batean bidali zuten agindua. Bertan, “Companys autoz irtengo da goizaldean eta ofizial aleman bat eta Urraca ¡aunarekin joango da”, zehazten zen. Agindua Ramón Serrano Suñerrek idatzi zuen, Francisco Francoren atzerri aferetako ministroa.

Autoa abuztuaren 29an heldu zen irungo Avenida zubira. Urracak Companysen azken argazkia atera eta Biarritzen erositako postal bat eman zion, Carme Ballesterri idazteko. Urriak 3a arte, Madrilgo Dirección General de Seguridad-en kalabozoetan egon zen President-a. Eraikin azpiko banakako zelda batean, eguzki argirik gabe. Gogor torturatu zuten. Montjuic-era lekualdatu ostean, Gerra Kontseiluan, heriotza zigorra ezarri eta urriaren 15eko goizaldean fusilatu zuten. Hala bihurtu zen Companys demokratikoki hautetsia izan den gobernu buru fusilatu bakarra Europan.

Lluís Companys eta irunen lotura Avenida zubian sortu eta haratago joaten da. 1940ko abuztuaren 29an sarrera zubi izan zena, irteera Zubi izan zen 1936ko irailean. Bertatik irtendako gehiengo handi batek Bartzelona eta Katalunian topatu zuten babesa. Horretarako, 1936ko urriaren 18an, Kataluniako gobernuak “Comité central d'ajut als refugiats” batzordea eratu zuen. Erakunde honek kudeatu zituen hamarnaka bidasotarren lekualdatzeak eta elikadura, osasun, bizileku beharrak zeim familien elkartzeak. 1937ko abuztuan, 13.000 errefuxiatu irundar batu ziren Bartzelonan. Horren adibide dira, Ramon Auz irundarrak sorturiko Euzkadi en Catalunya egunkaria, irungo errefuxiatuen komunitateari jarraipena emanez, edo Benito Bodaren alkatetza, Irun, Hondarribia, Errenteria, Lezo, Altza, Hernani, Astigarraga, Urnieta, Oiartzun, Usurbil eta Oriako bizilagunak ordezkatuz. Instantzia politiko apalenetatik altuenetara, Jose Antonio Agirre Lekubek zuzenduriko Jaurlaritza barne, artatu zituen Lluís Companysek.

Honenbestez, taxuzkoa da Lluís Companys 1 Jover-ek irunekin izandako lotura oroitaraztea. Baita ere, gure herrian jasan zituen urraketekiko sentiberatasuna adieraztea. Bai 1936an, eta gaur egun ere, demokrazia eta askatasuna direlako elkarbizitzarako markorik egokiena.

Azaldutako guztiagatik, Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak ondorengo akordioak eztabaida eta, hala badagokio, onarpenera aurkezten dizkio irungo Udalbatzaren Osoko Bilkurari:

  1. Lluís Companysen aitorpen eta erreparazio keinu gisa, Avenida Zubiko barandaren elementu bat egokitu eta emango dio Irungo Udalak Kataluniako gizartearen ordezkari den Generalitateari.
  2. Avenida zubian euskarri fisiko baten ezarpena, kataluniako presidentaren deportazioa azalduz eta Avenida zubiko entrega oroitaraziz.
  3. Hartutako erabakien berri eman, Lluís Companysen sendiari, Kataluniako Generalitateari, ERCko oroimen mahai sektorialari, Kataluniako Parlamenteko talde parlamentarioei, Tarrós-eko Lluís Companys guneari, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren oroimen arduradunei eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalei.

Etiquetas: