Egoitzak birpentsatzea, bidezko deskonfinamendua eskatzea eta doluan laguntzea

balkoiakOneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- COVID-19ren pandemia honetan bizi dugun alderdirik gogorrenetako bat, Zahar Egoitzetan bizi ziren ehunka adineko pertsonen heriotza da. Hildako asko dagoela esan digute, izan ere, "pertsona kalteberak direlako, mendekotasunpean bizi direlako eta beste patologia batzuk dituztelako". Heriotza horiek ez dira adinagatik, baizik eta gaixotasunaren arreta ezagatik eta egoitzetako baldintzengatik.

Egoitzen eredua bera da guk une honetan zalantzan jarri nahi duguna. Agintekerian, masifikazioan eta deshumanizazioan oinarritzen direnean, egoitzak, adinekoen hilobietan bihurtzen dira.

Eta zer esan lan egiten duten langileez, gehienetan lan-egoera prekarioetan eta dauden gehienak emakumeak, gure onespen osoa merezi dutenak eta haiekin batera izango gaituztenak beren aldarrikapenen aldeko borrokan, beren lana duinduko duten lan-baldintzak lortzeko. Egungo egoitza-ereduarekin, Egoitza publikoek, zein pribatuek ezin diete erantzun egoiliarren premiei modu gizatiar eta eraginkorrean, nahiz eta pribatuetan gertatu diren heriotza eta kutsatze datuak askoz okerragoak diren.

Egoitzen formatua birpentsatu eta zerbitzu publiko gisa birplanteatu behar dugu. Gaur egun, ez litzateke negozio gisa sortutako egoitzarik egon behar, edo pertsonen aparkaleku gisa eratu "produktiboak ez direlako”.

Aurreikus daitekeen deskonfinamenduarekin are ageriago geratzen da 60 urte bete ditugunon atzean dagoen estereotipoa. Ahultzat hartzen gaituzte. Jaiotze-dataren arabera epaitzen gaituzte, ez gure egoeraren arabera. Adina da ikuspegi nagusia, eta ikusezin bihurtzen dute 60 eta 110 urte bitarteko pertsonen artean dagoen aniztasuna. Gutaz modu paternalistan "gure adinekoak" bezala hitz egiten dute. Kontraesan nabaria da, izan ere, 60 urterekin lanean jarraitu behar dugulako.

Gure ordez erabaki nahi dute, behin eta berriro erakusten ari garenean, zoritxarrari aurre egiteko dugun gaitasuna. Adinekook abian jarri dugu bidezko pentsioen aldeko borroka-mugimendu eredugarri bat, pentsioa gutxienez 1080€koa izan dadila eskatuz. Krisi honen ondorioz eta gure agintarien atzerapenaren eta eraginkortasunik ezaren ondorioz sortu diren sare solidario berrietan sartu gara. Teknologia berriak erabiltzeko gai garela erakutsi dugu eta, gainera, zaintza-lana egiten jarraitzen dugu.

Deskonfinamendua ezin da pertsonen adinean oinarritu, pertsona bakoitzaren egoera kontuan hartuta doitu beharko da. Etxeetatik irteteak neurri ekitatiboa izan beharko du, gure bizitzetara itzultzea ahalbidetuko diguna.

Eta bizitzaz hitz egitean, heriotzaz ere hitz egin behar da. Bakarrik hil diren pertsona horien heriotza, eta senitartekoek gogoan dituztenak kaleetan, zuhaitzetan kamisetak ezarriz, beren izenekin, ez dutelako nahi inork horiek ahaztea.

Egoera horretan hildakoen familieil saminean lagundu nahi diegu, irabazi pribatuak lehenesten dituen elite baten deskuiduak larriagotuta, osasuna eta egoitzak premia biziko zerbitzu publikotzat hartzearen gainetik. Jakin badakigu familia horiek eta haien lagunek dolu-prozesu bereziki mingotsa pasatzen ari direla, ohikoa ez den konfinamendu- eta isolamendu-egoera dela eta.

Doluan dauden pertsonei gure babesa adierazteko, herritar guztiak gonbidatzen ditugu kamiseta zuri, krespoidun bat jartzera leiho eta balkoietan. Pertsona horiek ere gure berotasuna senti dezaten nahi dugu animo eta esker oneko txaloetan, gaixoek, haien zaintzaileek, osasun-langileek, garbitzaileek eta gure biziraupenerako funtsezkoak diren gainerako zerbitzuek sentitzen duten bezala.

Jar ditzagun gure leiho eta balkoietan xingola beltzdun kamiseta zuriak, ikus dadin guk ez dugula ahazten.

Etiquetas: