ELAk, osasun krisi honen erdian Solbesek bere Donostiako dendetako batean eta Hondarribikoan bajan erori diren langileen kaleratzeak salatzen ditu.
Kaleratutako bi langile horietako bat, COVID-19ko proban positibo eman eta ordu gutxira izan da kaleratua. Besteak, azkenean ez du COVID-19an positiborik eman baina prozedura berdina izan zen; medikuak baja hartzera behartu zuenean langilea, kaleratua izan zen.
ELAn guztiz onartezina iruditzen zaigu, Solbes moduko enpresa bat bizi dugun krisiaz aprobetxatzea langileak kaleratzeko. Beharrezko zerbitzuetako enpresetan langileak kontratatu eta langileen osasuna bermatzeko momentua da. Onartezina iruditzen zaigu lanera joan, kutsatu, eta puskatu den jostailu bat bezala tratatzea langileak, beraien osasuna kaltetuz eta inongo eskrupulorik gabe.
Gaur egun supermerkatuetako langileek birusaren aurrean duten esposizioa ikaragarria da, eta ezin da onartu langileak gaixotuz gero euren etorkizunaren inguruko zalantzak izatea.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 845 irakurketak
- Castellano