Hondarribiko EH Bildu Hiri Antolamenduko Plan Orokorraz (HAPO)

Hondarribia

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribia Hiri Antolamenduko Plan Orokorrik(HAPO) gabe dago. Lurraldearen antolakundea eta haren erabilerarako irizpide eta lerro nagusiak zehazten dituen araubiderik gabe gaude, hau da, hurrengo urteetarako eredu ekonomikoak, giza harremanak, naturarekiko erlazioa eta gure hizkuntzarekikoak beste gauzen artean, baldintzatzen duen araubiderik gabe gaude. HAPOrik gabe ibiltzea gaur egun GPSrik gabe ibiltzea bezalakoa da. Gaizki egindakoek HAPOrik gabe utzi gaituzte. HAPO egitea, bada, prozesu luzea, korapilatsua eta garestia da. Bertan behera laga digutenak, kasurako, milioi bat euroen bueltan kostatu zitzaigun. Kontuak atera!

Arazo larria da. Urte asko, eta diru asko, kostatu zuenak epaitegietan bertan behera utzi dute betebeharreko batzuk egin gabe utzi zituztelako. Besteak beste, hauek:

  • Telekomunikazioei buruzkoinformea
  • Nekazal eta ekologiako eremuko balio handiko lur zoruei buruzko informea
  • Generoaren araberako eraginari buruzko informea
  • Euskararen erabileran duen eraginari buruzkoinformea

Gaizki egin zen. Ez du atzera bueltarik. HAPO berria egin behar dugu eta garesti aterako zaigu. Dagoenekoz, joan den urtean, uztailaren 23ko Udalbatzan onartu genuen HAPO berriía egin behar genuela eta, orduz geroztik, teknikariak lanean ari dira. Horiek horrela, zer dela eta kasazio-errekurtsoa aurkeztu? Itxura guztien arabera berriro galduko da eta, berarekin batera, denbora eta baliabide publikoak.

Garaiotan krisi gorrian murgilduta gaude; osasun-krisia, krisi ekonomikoa, soziala eta, orain, hiri-antolakundearen krisia. Birusak erakutsi digu ez dagoela aurkari txikirik. Alabaina, ematen du Hondarribiko Toki Gobernuanegazionistenesku dagoela eta arazoel aurre egin baino nahiago dutela ukatzea, ikusezinak izango bailiran.

Dena den, krisiak krisi, EH Bilduk problemetatik haratago aukerak bilatu nahi ditu. Hasteko akatsetatik ikasteko aukera baitago. Orain dela hamar urte diseinatu genuen hiri ereduak ez du etorkizunik. Orain, ordea, aukera daukagu hiri berria irudikatzeko.

Aldatu beharrekoak, aldatu, osatu beharrekoak osatu eta zuzendu beharreko zuzendu:

Bat. Masa-turismoaren ereduak goia jo du. Gogoeta egin behar dugu zein nolako turismoa behar dugun. Bai hiriak turismoa behar duelako baina ez turisten hiria. Ondo zehaztu behar ditugun zein turismo mota sustatu nahi dugun eta horretarako zeintzuk azpiegitura behar dugun. Etxebizitza turistikoak kontrolik gabe ugaltzea, kasurako, etxekalte da; espekulazioa eta bizi-maila izugarri garestitzen baitu.

Bi. Zaintza eta gizarte zerbitzuak zabaldu eta indartu behar ditugu. Osasunkrisiak erakutsi digu bakarrik erakunde publiko sendoen bitartez lor dezakegula aurrera egitea. Askoz garrantzia handiago eman behar diegu gure erakunde publikoei, osasuna dela, hezkuntza dela, zaintza dela, hizkuntza edota kultura dela.

Hiru. Ez dugu behar autoaren erabilera intentsiboa sustatzen duten merkatal gune erraldoiak, ez Zaldunborda gainan ez inon. Balio ekologiko handiko eremuetan ez dugu eraiki behar hamar urte barrukohondakinak.

Lau. Balioetsi behar ditugu gure ondasun naturalak, zaindu, babestu eta garapen sozialerako erabili. Uraren eta eremu naturaleko enplegu ekologikoa sustatu behar dugu. Horiek ez dira gastuak inbertsioak baizik. Itsasoari begira bizi behar dugu eta eman diezagukeena baliatu.

Bost. Hondarribiarrok urte osoan bizitzeko hiria behar dugu; neguko, udaberriko, udako eta udagoieneko hiri behar dugu. Higiezinen interes ilunetatik libre, interes partikularretatik harago. Gure Tokiko Gobernuak bakanen batzuen interesetatik haratago begiratu behardu.

Horregatik guztiagatik kasazio-erekurtsoa jartzeari ezetz bozkatu genion atzoko udalbatzan.

Hondarribiaren alde!

Etiquetas: