Zaldibar argitu diru bilketa kanpaina

wikimedia.org

Bidasoako Karta Soziala.- Urte bat, zaborrezko munstroak Joaquin eta Alberto irentsi zituenetik. Iluntasunean amildu zen zabortegia, eta iluntasunak dirau gaur egun bertan. Ez da informazio gardenik eskaini, ez dira erantzukizunak argitu eta ez da egia jakiteko eta justizia egiteko pausurik eman agintari publikoen aldetik.

Iluntasunari argia emateko sortu zen Zaldibar Argitu, eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarekin batera, Durangoko epaitegian irekita dagoen epaiketara herri akusazio gisa aurkeztu gara Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko. Epaiketak sortuko dituen gastuei aurre egin eta ekimen hau gauzatzeko, beharrezkoa zaigu herritarron laguntza ekonomikoa. Horregatik martxan jarri dugun diru bilketa kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zuk ere, “LAGUNDU ARGITZEN!

Behe Bidasoko Karta Sozialetik zure aportazio ekonomikoa egitera animatu nahi zaitugu,xede argia du: 10.000 eta 20.000 € artean biltzea Zaldibarko gertakariak argitzeko baliagarria litzakeen herri akusazioa abiatzeko.

Informazio dena hemen topa dezakezue:

https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/lagundu-argitzen

Etiquetas: