Loratzen prozesua

Loratzen prozesua

Irungo Sortu.- Irungo ezker abertzale zabaletik Loratzen Prozesuari hasiera eman genion atzo . Irunen den komunitate ezkertiar, feminista eta independentista saretzea xede izango duen parte hartze prozesu zabal eta komunitarioa. Atzotik hasi eta 2022ko Urtarrila bitarte.

Atzo, 45 lagun inguru bildu ginen loraldi honi abiada nola eman adosteko. Ibilbide militante aunitz eta anitzak, belaunaldi ezberdinak. Baina borondate komun bat: Irun eta Euskal Herria eraldatzeko, ezkertiar, independentista feminista garen irundarrak saretzeko jauzi handi bat ematea.

Adostasun horrek batu gintuen. Elkar ezagutu genuen elkarren berri ez genuenok. Entzun genuen, eztabaidatu eta plangintza egin genuen. Xehetasunak xehetasun eta denean asko hobetu behar bada ere, aho batez berretsi genuen;

  • Baietz, Euskal Herriko askapen prozesua hamarraldi erabakigarri batean sartzera doala. Hau kapitalismoaren krisi anitzez zeharkaturiko testuinguru batean ematen dela, arriskuz eta aukeraz josiriko ziklo bat irekitzeko abagunea emanez. Zibilizazio krisi honen aurrean, Euskal Herriak herri erantzun eraldatzailea emateko gaitasunak antolatzen ari da. Irundik gure ekarpena ere egingo dugu

  • Baietz, guk ere gure egiten dugula azken hamarraldian hezur-mamitzen joan den estrategia aldaketa. Egonkortu dugula eta datorren hamarraldian horri zuku eraldatzaile guztia ateratzera goazela. Euskal Herria eta irunen, askapen nazional eta sozialerako bloke historiko berria eraikitzera goazela. Bide horretan Sorturen Kongresuan murgilduko garela, Irundik ekarpena eginez askapen estrategiari eta berau gure hiri eta auzoetara tokikotuz

  • Ados, duela lau urte irungo ezker abertzalea ahul samar zela baina ataka zail horretatik atera garela. Badakigula nora goazen maila nazionalean, badugula Irungo berezitasunei egokitzen zaion agenda propioa, badugula oinarri soziala eta egitura, koadro politikoak eta harrobia. Garai zailenetan ere eutsi diogula iniziatiba politikoari, Hazia irekia eta bizirik dela, herri mugimenduan sustraitua den mugimendu bat garela. Alternatiben eraikuntzan zein erresistentzia eta erantzunezko borroka sozialetan bagarela eta horretan jarraitu ez ezik, hori indartzera goazela

  • Noski, Irunen badela ezkertiar, independentista eta feminista ugari, asko, andana. Eta hasi bagara ere, saretzea, elkar ezagutzea eta hiri gris eta kontserbadore hau eraldatzeko bidean saretzea dela behar duguna. Eta horretara goazela, hori dela Loratzen prozesua, hori dela momentu historiko honetan, Euskal Herrian eta Irunen ezinbestean egin beharreko asmo handiko ariketa.

  • Aho batez; batzuek bidea ireki zutela borrokaren bidez eta guri, gure belaunaldiari garaipena prestatzea dagokigula.

Atzo, aipatu prozesua sukalde lanetatik atera genuen bildutakook. Komunitatearekin lehen kontrastea, gehiago beharko dituena hemendik eta 2022ko urtarrila bitarte garatuko den prozesuaren zehaztasunak itxi ahal izateko. Dena den, zenbait data mahai gaineratu ziren kurtso amaierari begira:

  • Ekainaren 16an: Ipar Orratza formazio saioa. Formatu trinkoan
  • Ekainren 18an: Loratzen talde motorraren bilkura irekia
  • Ekainaren 19an: Sorturen Kongresuari abiada emateko Nazio Batzarra

Erlazionatutako berria

Etiquetas: