Emeki emakume elkartearen izenean zuekin harremanetan jartzen gara datorren maiatzean eta ekainean aurrera eramango dugun proiektuaren inguruan informazioa helarazteko.
1995, 1996 eta 1997an, Emekik Emakumezkoen Pala Txapelketak antolatu zituen lehen aldiz Hondarribian arrakasta handiarekin. Emakumezko palarekiko zaletasuna eta onarpena berpiztu nahian, 2020an V.Emakumezko Pala Txapelketa antolatu genuen Soroetako frontoian Hondarribiko Udalak eta Foru Aldundiaren eskutik jasotako diru laguntzari esker, eta azken honek ere arrakasta handia izan zuen.
2021ean VI.Emakumezkoen Pala Txapelketa aurrera eramango dugu maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an eta finala ekainaren 5ean izango da. Antolatu nahi den txapelketak emakumea ahalduntzearekin batera, Hondarribi herrian etorkizunerako emakume gazteentzako jokamolde baten berpizkundearen hasiera izatea nahiko genuke.
Aurten ere diru laguntza bat jasoko dugu Foru Aldunditik eta Udaletik txapelketa antolatzeko. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar
dute gure facebookean (Emeki emakume elkartea) eskura jarri dugun galdetegia osatuz.
HONDARIBIRA 2021 VI EMAKUME PALA TXAPELKETA
Soroeta frontoian maiatzaren 8, 15, 22, 29 eta ekainak 5ean burutuko da.
Trepelketaren izen ematea 10€/jokalaria izango da eta trapelketaren lenenengo egunean egin beharko da, egun horretan Emeki Emakume Elkarteak parte hartzaile bakoitzari 2 niki emango dizkie (gorria eta urdina)
- Partidu guztiak goizeko 11:D0etan hasiko dira
- Trapelketa gomazko pilotarekin burutuko da (hirukihoria) eta jokalari guztiek galtza txuriak eta kamiseta gorria edo urdina jantzi benarko dute partidu guztietan.
- Sakea 2tik 3ra egingo da eta pasa marra Gan jarriko da.
- 2 atsedenaldi partidu bakoitzean izango dira (edozeinek eska dezake)
- Bikote guziek 3 partidu jokatuko dituzte gutxienez.
- Jokalariren bat partiduren batera joan ezin bada, eskertuko genuke denborarekin abisatzea eta partidu hori galdutzat emango zaie
- Partiduak 15 puntutara jokatuko dira.
- Izen emate data apirilaren 20tik 30era izango da
- Egutegia
- 306 irakurketak
- Castellano