Lehen urrats bezala, bideo bat zabaldu du sare sozialetan
Abotsanitz.- Abotsanitz alderdiak Hondarribirako etxebizitza politika berri bat eskatuko du datozen asteetan, hainbat ekimenen bidez. Udalean mozio bat aurkeztu du datorren osteguneko plenoan eztabaidatzeko. Udaletik kanpora hainbat ekimen jarriko ditu bidean, horietako bat dagoeneko martxan dena.
Datorren ostegunean osoko bilkura ospatuko da, berez joan den astean egin behar zena, eta udal taldeek astebetez atzeratzea adostu zutena. Bilkura horretara Abotsanitz Udal Taldeak hainbat mozio aurkeztuko ditu, eta horietako bat etxebizitzaren ingurukoa izango da.
Hondarribirako beste etxebizitza politika bat aldarrikatuko du mozioak eta, horretarako, zenbait proposamen egingo ditu: Etxebizitza publikoak lehentasun izatea, etxebizitza pribatuek ordaintzen duten VPO kanona etxebitza publikoa egiteko edo lurzorua erosteko erabiltzea, alokairuaren prezioak merketzeko diru-laguntza lerro propio eta eraginkorrak sortzea, udalak nagusien beharretara egokitutako apartamentuak eraikitzea, gazteei bideratutako antzerako zerbait, eta etxebizitza turistikoak (VT) arautzeko ordenantza lantzen hastea.
Udal taldeak aurkeztutako mozioaz gain, etxebizitzari lotutako beste zenbait ekintza burutuko ditu Abotsanitzek, herritarrei jakinarazteko gai horren inguruan dituen proposamenak zeintzuk diren:
- Batetik, bideo bat sortu du eta dagoeneko sare sozialetan mugitzen hasia da.
- Bestetik, eskuorri bat prestatzen ari da, hurrengo asteetan etxez etxe banatuko dena.
- Bukatzeko, kaleko ekintzak prestatzen ari da, maiatzeko bizpahiru asteburutan burutzeko (data zehatza jakiterakoan, emango dugu horren berri).
- Egutegia
- 330 irakurketak
- Castellano