Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Eguna

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Eguna

Irungo Ezker Abertzaleko kideok elkarretaratzea egin dugu gaur, apirilaren 28an, Irungo San Juan enparantzan.

Gaurko eguna, laneko segurtasunaren eta osasunaren mundu eguna da eta, ezinbestekotzat jo dugu gaurko egunean elkarretaratze hau egitea, lan eremuan sistematiko bilakatu den prekarizazioa salatzeko.

Izan ere, honezkero nahiko jakina ez bazen, azken urte luzean jasan dugun izurritean are gehiago nabarmendu da merkatuaren sisteman oinarrituta dagoen Kapitalak, ekonomia lehenesten duena langileon bizien aurretik. Sistematikoa da langileok dugun segurtasun eza. Bistan da, lan istripu edo ezbeharrez mintzatu baino terrorismo patronalaz mintzatu beharko genukeela. Eta hala salatu dugu gaur San Juan enparantzan.

Gure egitasmoa, pasa den urtean, 2020an, Patronalaren terrorismoaren eraginez hil ziren behargin adina lagun batzea zen, 75+1 hain zuzen ere. +1 hil zirela diogu Zaldibarren dagoen zabortegiko luiziaren ondotik lurperatuta geratu zen Joaquín Beltrán oraindik bilatu ez dutelako. Bildu dugun argazki galerian ikus daitekeen bezala, ezin hobeto atera da gure egitasmoa eta, zalantza izpirik gabe, zenbakien bidez ¡kusi ezin litekeen sentsazio bisuala bete betean harrapatu dugula uste dugu.

Gainera, gogorarazi nahi dugu aurtengo urtea ere beltzetik duela argitik baino; 18 baitira, jada, kapitalak akabatutako beharginak. Ekimena prestatzen hasi ginenean, orain aste bete luze, 16 lagun ziren; aste betean beste bi erail ditu merkatuaren sistemak.

Datu beldurgarriok ikusirik, batek daki noiz arte luzatuko den barrabaskeria hau. Hala ere, Irungu Ezker Abertzalekook argi dugu; Patronalari borrokaren bidez erantzungo diogu. Honetarako, beste hainbeste gauzen artean administrazioek duten erantzukizuna, bistaratu nahi dugu. Haien eskuetan dago isuria eteteko gakoa. Ez gara Euskal Herriko administrazioak interpelatzen ari; administrazioei exijitzen ari gatzaizkie.

Erlazionatutako albistea: Irungo Ezker Abertzalearen elkarretaratzea Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu eguna

Etiquetas: