Etxegabe bat hil da Hendaian

Hendaia. Google maps

argia.eus/.- Zendutakoaren hilotza auto baten barruan aurkitu dute. Hendaiako Udaltzaingoaren arabera, hotz denboraldiaren ondorioz izan duen bihotz-geldiagatik hil ahal izan da.

Asteartean, etxerik gabeko 56 urteko gizonezko bat hilik agertu zen auto baten barruan, Hedaiako Kaneta auzoan. Hendaiako Udaltzainen arabera, litekeena da gizonezkoa auto barruan egotea gaua pasatzen. Gau horretan oso tenperatura baxuak egin zituen Euskal Herri osoan, kostaldean ere zero azpiko graduak neurtu baittziren.

Gorpua aurkitu eta gutxira bertaratu ziren osasun langileak, eta gizonezkoa suspertzen ahalegindu baziren ere, ez zuten lortu. Autopsiaren emaitzen faltan, Poliziak dio litekeena dela bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz hil izana, hotzaren eraginez.

Etiquetas: