Osasun Bisasoa Plataformak larunbatean, hilak 11, egingo den manifestaziora joateko deia egin du

cartel mani Osasun Plataforma

SOS KIROFANOAK

Osasun Bisasoa Plataforma.- Bidasoa ospitaleko kirurgia-blokeko langileek eta Irungo, Hondarribiko eta Bortzirietako hainbat gizarte-elkartek osatzen dute OSASUN BISASOA PLATAFORMA.

Helburua da etorkizunean Bidasoko Ospitaleak eskualdeko herritarrentzako behar tekniko eta osasun-behar guztiei erantzutea, gutxienez datozen 30 urteetan.

Lanek irauten duten bitartean (18 hilabete inguru) kirofanoak ixtearen aurka gaude. Era berean, osasun-langileen lan-eskubideak errespetatzea defendatzen dugu.

Uste dugu mahai bat eratzeko arrazoiak soberan daudela Osakidetzaren, Irungo, Hondarribiko eta Bortzirietako udalen, sindikatuen eta gizarte zibileko ordezkarien (eskualdeko gizarte elkarteak) artean, 100.000 pertsonari eragingo dion Bidasoko

Ospitale berriaren etorkizunari heltzeko.

Hori dela eta, eskualdeko herritarrei dei egiten diegu datorren larunbatean, hilak 11, San Juan plazatik 18: OO0etan aterako den manifestaziora joateko.

Jokoan dago etorkizuneko ospitaleak eskualdeko osasun-beharrei erantzutea eta birmoldaketa lanak egiten diren bitartean pazienteei kalte larririk ez eragitea.

KIROFANOAK IXTEARI EZ
GURE OSASUNARENGATIK
HANDITU, HOBETU, BERRITU

Etiquetas: