Sortu Irun.- ‘Irauli sistema. Zaintza sistema publikoa’ leloa plazaratu dugu Martxoaren 8 honetan. Izan ere, pandemiak agerian utzi du zaintzarako baliabide publiko eta komunitarioen gabezia larria. Zaintza bigarren mailako zeregintzat jo da historikoki eta emakumeen bizkar utzi izan du sistema kapitalista heteropatriarkalak. Hori gutxi balitz, ofentsiba liberalak gizarte zerbitzuak azpigaratu, pribatizatu eta prekarizatu egin ditu, jendarte osoaren ongizatearen kaltetan.
Martxoaren 8 honetan, ‘dena aldatu, sistema arrakalatu!’ lelopean Euskal Herriko emakumeon mundu martxak eginiko mobilizazorako deiarekin bat egin dugu. Martxoak 6-ean , muga eta transnazionalen aurka buruturiko ekintzarekin bat eginez Bidasoa eskualdea ere erdibitzen duen muga inposatuan.
Sakoneko aldaketa bat emateko, sistema bera iraultzeko, ezinbestekoa da zaintza lanak erdigunean jartzea, eta norabide horretan lanean ari dira bai mugimendu feminista bai euskal sindikalismoa.
Pandemiak azkartutako krisi honetan, hamaika alorri eragiten dien krisi honetan, Euskal Herrian, badugu ikuspegi feministatik erantzuteko oinarri sendoa. Aurreko bi urteetako greba feministak zaintza-krisia agerian uztea lortu zuten. Gainera datorkiguna gogorra izan arren, balia dezagun oinarri hori, indar hori, burujabetzaren beharra azaleratzeko, burujabetza feminista eta trantsizio feministan aurrera egiteko. Borrokatzeko momentua da, merezi duten bizitzak bizitzea posible egingo duen errealitate baten alde, eredu berri baten alde azken batean.
Egiturazko eraldaketa ahalbidetuko duten neurriak ezartzeko momentua da arlo ezberdinetan, politiko-instituzionalean, juridikoan, hezkuntzan, zerbitzu publikoetan... eta ezinbestean arlo sozialean, herri aktibazio baten bidez eraldaketa ahalbideratzeko, emakumeon bizi-baldintzak hobetzeko, prekarietate estrukturala gainditzeko.
Ez dagoelako burujabetzarik feminismorik gabe
Burujabetzatik eraikiko dugulako jendarte erradikalki feminista batgimp
- Egutegia
- 313 irakurketak