Irungo Harrera Sarea.- Gaur (atzoagatik) gizon bat hil da Irun eta Hendaiaren arteko muga zeharkatzen saiatzen ari zela.
Heriotza hori ezin dugu gertaera isolatu eta ustekabekotzat hartu. Testuinguru bati erantzuten dio gertaera horrek: migratzaile eta errefuxiatuei EB eta estatukideek aplikatzen duten migrazio eta kontrol politika arrazistak dira eragile zuzenak, bidaiatzeko bide hilgarriak hartzera bultzatzen baitituzte.
Dagoeneko hiru pertsona hil dira Bidasoaldean hilabete gutxiren buruan, estatuek eta EBk ez baitute errespetatzen migratzaileek eta errefuxiatuek zirkulazio librerako eta bide seguruetarako duten eskubidea.
Arduradun asko daude, Atlantikotik honaino zabaltzen eta eragiten ari den sarraskiarentzako ardurak partekatuak dira.
Guk, gure hurbileko erakundeei esaten diegu, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak osatzen duten Erakunde arteko Harrera-mahaiari, ahaleginak areagotu eta harrera duina aplika dezatela, pertsona horiek ezartzen zaien eskubide urraketa sistematikoari aurre egin eta bidaian hiltzeko duten arriskuari aurre egin ahal diezaioten. Babestu egin beharko genituzke, jasaten dituzten tratu txarrak eta arrazismo instituzionala normalizatu beharrean.
Euskal gizartea harrera-gizarte solidarioa da, eta horrela izan behar dute gure erakundeek ezarritako politikek. Izan gaitezen erreferente positiboa, eta ez beste katebegi bat heriotzerako bidean. Ezin dugu heriotza migrazioari datxekion zerbait bezala naturalizatu.
Ikusten dugunez, EBri eta Frantziari gutxi axola zaizkie pertsona migratzaileak eta errefuxiatuak. Hala erakusten dute migrazio-, kontrol- eta harrera-politika arrazistek. Hemendik, gure erakundeei adorea izateko eta giza eskubideak errespetatzen ez dituzten politiketatik aldentzeko eskatzen diegu. Bidaiatzen ari diren bitartean pertsona horiek babestu eta sostengatzea. Baliabideak dituzte, bizitzak babesteko borondatea dutela argi erakusteko eskatzen diegu.
Hildako gizona lehenbailehen identifikatu eta familiari informazioa emateko eskatzen dugu. Ez dadila bihurtu izenik gabeko gorpu batean. Ez dadila egon bere senideari zer jazo zaionaren berri izango ez duen familiarik.
Elkarretaratzera deitzen dugu bihar, astelehena, 19:00etan Irungo San Juan plazan.
- Egutegia
- 597 irakurketak
- Castellano