Hondarribiko EH Bildu Udal Taldea.- Boomerrak, X belaunaldia, Milenialak, Z belaunaldia... 25 urtero mundura belaunaldi berri bat dator, mundura bezala, Hondarribira ere.
Gure herrian azken belaunaldiak ez du aukerarik izan herriko jaiak bakean eta berdintasunean bizitzeko. Hondarribiko EHBilduk argi ikusten du arazoa konpontzeko ardura instituzioena dela. Arazoa udalak sortu zuen, legeari iskin egiteko herriko jaiak esku pribatuetan utziz eta, horrexegatik, soluzioa udalak eman behar du. Herriko jaiak herrira bueltatzeko lan egin behar dugu, beste herri askotan egin bezala (Donostia, Tolosa, Lesaka...), legea eta etorkizuneko belaunaldien nahia errespetatuz, pertsona guztion artean gure festak ospatu ditzagun.
Aurtengoan, ordea, gure omenaldi eta esker ona adierazi nahi diegu, duela 25 urte Hondarribiko kalean, Rosa Parksek Alabamako autobus haren eserlekuan edo Kathrine Switzerrek Bostongo maratoian egin bezala, gure herrian ere pertsona direla aldarrikatu eta inor baztertu edo kendu gabe haien tokia hartzen saiatu zirenei. Etorkizuneko belaunaldien eredua zarete, horregatik jarri nahi izan zaituztegu merezi duzuen tokian.
- Egutegia
- 278 irakurketak