8 elkartek eta 121 emakume, berdintasunarekin bat eginik Afganistango emakumeen aldeko manifestua sinatu dute.
Momentu honetan bertan, munduko edozein lekutan, emakumeen eskubideak sistematikoki urratzen ari dira. Afganistango azken gertakariek emakumeak biktima nagusi bihurtzen dituzte berriro. Talibanen erregimenak giza eskubideak urratzen ditu modu nabarmenean, batez ere emakumeen eskubideak.
Nazioarteko komunitateak erantzukizun handia du, eta arren eskatzen du muga ireki dadin talibanen erregimenarekin ados ez dauden herritar guztiak Afganistan abandonatzea ahalbidetzeko, izan ere, 270 emakume-epaile afganiarrek laguntza eskatu diote nazioarteko justiziari beren bizitzak arriskuan baitaude.
Humira Saqgib kazetari afganiarrak eta Afganistango emakumeen eskubideen defendatzaileak ziurtatu du emakume ekintzaileak ¡jazartzen ari direla eta nazioarteko komunitateari bizitza babesteko eskatzen die. Baita ezkutuan dauden beste ekintzaile batzuena ere, beraien bizitza eta familiakoena babesteko.
Horregatik, sinatu dugunok, nazioarteko komunitate osoari Afganistango errefuxiatuel, eta batez ere arrisku larrian dauden emakumeei, harrera egiteko konpromisoa eskatzen diogu emakumeen eskubideen defentsan beren aktibismoaren bidez nolabait lagundu dutelako, orain talibanen helburu argiak direlako.
Era berean, sinatu dugunok, bereziki gure sostengua erakutsi nahi diegu emakume afganiarrei, izan ere, emakume bat jasaten ari den bitartean, guztiak berarekin egongo gara.
Afganistango emakumeen eskubideen alde, GUZTIENTZAT.
Gaurko Andreak Berdintasunaren aldeko elkartea
Parean Elkartea
Txingudiko ELkarte Feminista
Asociación Aukera- Arrats
Emeki Emakume Elkartea
Uxoa
Bidasoaldeko Elkarte Feminista
Emakumea eta Zinea K. E.
- Egutegia
- 441 irakurketak
- Castellano