Asteburuan Irunen izandako eraso matxistaren gaitzespena

Banner Eraso Matxistarik EZ!

M8 Asanblada Feminista.- Gaurko eguna sinbolikoa da gure eskualdeko feminismoarentzat, eta, tamalez, asteburuan Irunen gertatutako eraso matxista gaitzetsi behar dugu.

Oraingo honetan, taxi-gidari batek egindako salaketarengatik izan da agresioaren berri, eta gidariari eskerrak eman nahi dizkiogu egindakoagatik, baina argi dago emakumeok egunero jasaten ditugun erasoak etengabeak direla.

Hemendik gure babesa helarazi nahi diogu erasoa jasan duen emakumeari, eta neurri eraginkorrak eta zorrotzak eskatu nahi ditugu, beharrezkoa bada, emakumeen aurkako era guztietako erasoekin amaitzeko.

Gaur irailaren 8a da eta gaurko egunean are nabarmenagoa da ez dugula ERASO GEHIAGORIK nahi, eta ozen eta argi “ERASORIK EZ” oihukatzen dugu.

Etiquetas: