Abenduaren 10a Giza Eskubideen eguna da nazioarteko agendan. Herrialde bakoitzeko testuinguru sozioekonomiko eta politiko zehatzek definituko dituzte giza generoaren berezko eta besterenezin diren eskubideen defentsarako lehentasunak.
2021leko Euskal Herrian, hainbat eskubide-urraketa gertatzen dira, eta horien oinarrian langabezia, lan-prekarizazioa eta faktore anitzeko diskriminazioak daude. Horren guztiaren ondorioa da biztanleriaren biziKalitatea eta bizi-itxaropena desberdinak direla, eta, azken batean, kideen gizarte-egoerak zehazten duela. 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpe militarraren eta ondorengo erregimen frankistaren errepresaliatuen senideok, gizarte honen parte gara, eta, beraz, bere gordintasun osoan jasaten ditugu sistema ekonomiko eta erregimen soziopolitiko honen ondorioak, frankismo garaian sortu ziren botere-egituretan oinarritzen dena. Horrenbestez, gure senide errepresaliatuen borrokek lotura estua dute gaur egun gure herrialdean gertatzen ari diren borroka guztiekin; eta borroka horiek guztiek lotura dute iraganean egindako eta gaur egungo urraketen erantzuleen zigorgabetasun egoera gainditzearekin.
Militar kolpistek eta erregimen frankistak eragindako errepresaliatuon eskubideen defentsan, herri eragileok garatu dugun borrokak eraginda, Diputatuen Kongresuan “Memoria Demokratikoaren” lege berri bat aurkeztu da 2021ko irailan. Hala ere, eztabaida hau frankismoaren oinordeko soziopolitikoen jarrera ukatzaile indartsua den testuinguru batean gertatzen ari da, eskuin muturrak osatutako bloke parlamentarioan antolatua: PP-VOX-Ciudadanos. Egoera horren ondorioz, aurtengo giza eskubideen eguna garrantzitsua eta berezia da guretzat, premiazkoa baita, gure eskubideen defentsa duten eskakizunek lege berri honetan jasoak izatea, besteen artean honakoak:
- errepresio-legedi militar eta frankista osoa deuseztatzea;
- auzitegi militar eta frankisten legez kontrakotzat jotzea, eta, ondorioz, legedi hartan oinarritutako epai guztiak ere;
- 1977ko amnistia-legearen deuseza deklaratzea, azken puntuari buruzko benetako lege gisa jardun baitu;
- egia jakiteko eskubidea bermatzea, dokumentu-iturrietara mugarik gabeko bideak arautuz; eta, azkenik,
- hobi komunak aurkitu, desagerrarazitako gorpuak atera eta berauek identifikatzeko prozesu guztiak, babes judizial bitartez garatzea.
Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Asociación de Víctimas del genocidio, Berriz 1936 Gogoratzen Kultur Elkartea, Colectivo La Ilusión, Teileriako Ahaztuak
- Egutegia
- 368 irakurketak
- Castellano