Bidasoaldeko Ekonomia Sozialaren lehen foroa burutuko dute ostiralean

Logo BDS KOOP

BDS Koop-ek antolatuta, ekonomia soziala bultzatzeko elkarlana izango dute hizpide parte hartzaileek Palmera-Montero gunean.

Bidasoaldeko Ekonomia Sozialaren I. Foroa antolatu du BDS Koop-ek ostiralerako, Irungo Palmera-Monteron, 10:00etan. Ekonomia soziala bultzatzeko ezinbestekoa den elkarlana izango dute hizpide solaskideek

Kooperatibistek adierazi dutenez, BDS Koop-en eredua azaltzeaz gain, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaritzako teknikari Ander Rhamek hitzaldia eskainiko du. Halaber, Andoni Egia Beterri-Buruntzako udalen ereduaz ariko da, eta Yanoba Mariezkurrena bere aldetik, Azaro Fundazioaz.

Ondokoa da egitaraua:

  • 10.00-10.10. Ongi etorria eta irekiera.
  • 10:10-10:30. BDS Koop ereduaren azalpena.
  • 10:30-10:50. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaritzako arduradunen ponentzia.
  • 10:55-11:15. Azaro Fundazioa.
  • 11:20-11:40. Beterri-Buruntzako udalen eredua.
  • 11:45-12:00. Atsedena.
  • 12:00-13.00. Bidasoaldeko ekonomia soziala sustatzeko esperientziak.
  • 13:00. Itxiera.

Etiquetas: