Milaka pertsona mobilizatu dira ebakuntza-gelak ixtearen aurka, eta zabaltzeko, berritzeko eta hobetzeko eskatu dute

Manifestación SOS Quirófanos

Larunbat honetan milaka pertsonak manifestazioa egin zuten Irungo kaleetan, ospitaleko kirurgia-eremua berritzeko lanetan ebakuntza-gelak ez ixteko eskatzeko. Manifestazioa Osasun Bidasoako Plataformak deitu zuen. Manifestazioaren amaieran salaketa-agiri bat irakurri zen.

Larunbatean, hilak 10, manifestazioa egin baino lehen, Bidasoa Eskualdeko Ospitaleko bloke kirurgikoko langileek elkarretaratzea egin zuten berriro, ospitaleko kirurgia-eremua berritzeko lanetan ebakuntza-gelak ez ixteko eskatzeko. Horrez gain, eskualdeko herritarrei (Irun, Hondarribia eta Bortziriak) dei egin zieten Osasun Bidasoa Plataformak antolatutako Manifestaziora joateko.

Concentración en el Hospital Comarcal del Bidasoa

Komunikatua

Azaroaren 22an, Irungo Udalak egindko adierazpen instituzionalean, aho batez onartu zuen Osasun sallburuari azalpenak eskatzea Bidasoa Eskualdeko Ospitaleko kirurgia-eremua birmoldatzeko obren inguruan, eta oraindik ez du erantzunik jaso.

Bestalde, azaroaren 24an, Osasun Bidasoa Plataformak bilera bat eskatu zuen Bidasoa Eskualdeko Ospitaleko gerentearekin, eta gerenteak, adeitasun osoz, bilera horri uko egin zion, eta sailburu andreari egotz1 zion erantzukizun oro.

Planteatzen zaigun iluntasunaren aurrean, Bidasoa eskualdeko herritar eta profesional askok eta ospitaleko kirurgia-eremuko langileok proiektuaren nondik norakoak ezagutu ahala egiten ditugun galderak publiko egitea beste aukerarik ez zalgu geratzen:

Baieztatu al dezakezue Bidasoa Eskualdeko Ospitaleko lanpostu guzti-guztiak mantenduko direla? Eta ospitaleak %100ean funtzionatuko duela?

Bermatu al dezakezue Eskualdeko Ospitaletik Onkologikora bideratuko diren langileak kentzeak ez duela arriskuan jarriko Bidasoa Eskualdeko Ospitaleko zerb1tzuaren kalitatea?

Baina gaur ez gaude hemen Bidasoa Ospitaleko langileen lan-baldintzak aldarrikatzeko, askoz garrantzitsuagoak iruditzen zaizkigun beste gal batzuk dira kezkatzen gaituztenak, hala nola:

Azaldu al diezagukezue Onkologikoan odol-banku propioa, farmazia, esterilizazioa, laborategia, esnatzeko gelak eta abar sortuko ote diren? Bertan tratatuko diren pazienteen segurtasuna bermatzeko oinarrizko zerbitzuak direnak.

Azal diezagukezue non egingo den operatutako pazienteen ebakuntza osteko errekuperazioa?

Esan al diezagukezue guardiako medikuak non lan egin behar duen, Eskualdeko Ospitalean ala Onkologikoan?

Larrialdietako ebakuntza-gelarik ez dagoenez, ziurta al dezakezue Irundik, Hondarribitik eta Bortzirietatik garmezka dagoen Donostia Ospitalera (onkologikora ez) bideratutako larrialdiek gehienez ere 20 minutuko itxaronaldia izango dutela?

Benetan uste duzue guardiako medikuak ez dituela errepikatuko lehen zentroan egindako probak? Larrialdian ez dela segidako b1 baheketa egin beharko?

Ziurta al dezakezue erreforma horrek behar tekniko eta sanitarioak bermatuko dituela datozen 30 urteetarako, biztanleria hazten eta zahartzen ari den eskualde batean, kalkuluen arabera, 100.000 biztanle inguru izango dituen eskualdean?

Manifestación SOS Quirófanos

Are gehiago, ez al da beharrezkoa izango epe laburrean zabaltzea, baldin eta, bileraren batean esan duten bezala, etorkizunean Oarsoaldeko 55.000 bezero berri hartzen badira?

Kontu horiek guztiek zalantzak sortzen dizkigute pro1ektu honen bideragarritasunari buruz, eta horrek gure pazienteen segurtasunean eta asistentzia-kalitatean dituen ondorioe1 buruz.

Beste gai asko daude oraindik konpontzeke. Ospitale baten errutinetan eragina duten gaiak, plan honek inprobisaziohutsean uzten dituenak; hain zuzen pertsonen bizitzaz eta osasunaz hitz egiten dugunean onartu ezin direnak.

Lan-arloko gaiak: lanpostuak galtzea, guardiak egiteko modua, komunikazioak, gaueko txandak, zaintza-kateak, lantaldeak haustea, etab.

Eta, jakina, pazienteen eta haien senideen arretarekin zerikusia duen guztia, hala nola ebakuntza aurreko eta osteko lekualdatzeak, larrialdietako lekualdatzeak, komunikazioa eta semideentzako arreta.

Eta profesionalek zuzenean ezagutzen dituzten askoz galdera gehiago ere badaude, mahai gainean jarri dituztenak eta gaur egun erantzunik gabe geratu direnak.

Gaur egungo beharre1 erantzuten ez dien ospitale bat daukagu. 11.000 biztanle gehiago ditugu, eta kopuruak goraka jarraituko duela aurreikusten da. Egungo eraikinak espazio-arazoak ditu eta berritzeko beharra dago. Proposatzen duguna handitzea, berritzea eta hobetzea, datozen 30 urteetan osasun-zerbitzu publiko egokia 1zaten jarraitzeko, eta obrek irauten duten bitartean alferrikako eragozpenak salhestea, plangintzaegokia aplikatuz.

Horregatik guztiagatik, honako hauek eskatzen ditugu:

  1. Osasun-langileen lan-eskubideak errespetatzea.
  2. Martxan dauden lizitazioak geldiaraztea.
  3. Eskualdeko Ospitaleko ebakuntza-aretoak martxan egotea birmoldaketaren prozesu osoan.
  4. Bidasoa Ospitaleko profesionalei, udale1, sindikatuer eta eskualdeko elkarteei entzutea.

KIROFANOAK IXTEARI EZ HANDITU/BERRITU/HOBETU

Agiria Tamara Sastrek, Kontxi Zabalak, Jose Maria Arrindak, Bidasoa Ospitaleko Patologoak eta Esther Marquinez Anestesia Ospitaleko Buruak irakurri dute.

Etiquetas: