Basque County International Women 's Cup jaialdian lan egiteko debekua salatu dute fotokazetariek

Momento de la concentración

Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartea.- Idatzi honen bidez, Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak salatu egin nahi du Euskadiko Futbol Federakundeak antolatutako l. Basque Country International Women's Cup txapelketan geure lana betetzea debekatu egin zaigula.

Jakin badakigu Covid 19ak mundu mailan sortu duen pandemiak arazo ugari ekarri dituela eta gure bizitzetako esparru la-guztiei eragin diela. Konsziente gara jarduera guztiak jasan dituztela aldaketak eta ezer ezin dugula duela bi urte egiten genuen moduan egin; baina urtebete pasatu da Euskadin lehen etxealdia agindu zenetik eta 12 hilabete pasa izan dugu gauzak nola egin ikasteko.

Fotokazetari eta bestelako informatzaile grafikook, pasa den ekainean Espainiako Kirol Kontseilu Gorena (CSD) eta futbol liga profesionala antolatzen duen La Liga erakundeekin izandako hartueman amaigabeen ondorioz, futbol partiduak kubritzeko protokolo bat ezarri zuten, gure ustetan oso murriztailea, baina lana egiteko aukera ematen diguna. Hilabete guzti hauetan erakutsi dugu zorrotz betetzen ditugula agintariek Covid-19ren ondorioz adostutako prebentzio eta segurtasun neurri guztiak.

20-21 futbol denboraldia hasi zenetik, fotokazetariok zabalik dugu jokozelai askotara sartzeko aukera. Sartu gaitezkeen profesional kopurua mugatua dugu, gure kokalekuak zehaztuta eta geure jardunean egin ditzakegun mugimenduak ere estu ikuskatuak, baina geure betebehar profesionala burutzeko aukera badugu.

Baina Euskadiko Futbol Federakundeak antolatu duen l. Basque Country International Women's Cup lehiaketa, Covid19-aren aurkako protokoloa aitzaki, urte osoan zehar sarrera debekatua dugun zelai batean jokatzen denez, nazioartean interesa sortu dezakeen partidu hau kubritzeko sarrera debekatu egin zaigu. Egoera larriagotu egiten da Euskadiko Futbol Federaundeak, ekitaldiaren garrantziaz jakitun, eurek kontratatutako argazki- agentzia baten bidez, lehiaketako partiduen kobertura doan eskaintzen duenean; pandemia sortu zenetik Kaltetuak izan garen informatzaile profesionalei kalte ekonomiko eta laboral izugarria eragiten dien lehia-desleialari bide emanez.

Kazetaritza ariketa askea funtsezko zutabea da demokrazian, eta pandemiaren garaian Gobernuak gizartearentzako funtsezko zerbitzutzat hartu du. Horregatik, nazioarteko leihaketa hau kubritzeko ezarri den debekuak - Koronabirusari aurre egiteko prebentzio-neurri gisa beharrezkoak direnez haraindi-, sektoreko profesionalei eta hedabideei ez ezik, herritarrek informazio egiazkoa eta plurala jasotzeko duten eskubideari ere eragiten diote.

Idatzi honen bidez, Euskadiko Futbol Federakundeak antolatzen duen |. Basque Country International Women's Club eta aurrerantzean antolatu ditzakeen interes orokorreko beste ekitaldi batzuetan informatzaile grafiko profesionalon sarbidea baimentzea eskatzen dugu.

Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak uste du, halaber, herritarrek informazio plurala jasotzeko duten eskubidea bermatzeko, saihestu egin behar dela Euskadiko Futbol Federakundeak gure lana ordezkatzea, informazio grafikoa komunikabideei doan banatuz.

Beraz, Eusko Jaurlaritzako eta Euskadiko Futbol Federakundeko arduradunei dei egiten diegu, herritarrei kirol-informazioa eskuratzea erraztu, profesionalen lana onartu, hobetu eta sektoreko enpleguak zaintzea helburu bakartzat duten gure zentzuzko eskaera entzun eta aintzat har dezatela.

Etiquetas: