Aurten ere, Irungo Euskal Jirarik gabe

Euskal jira

Irungo Euskal-Jira Batzordea.- Euskal Jira antolakuntza batzordeak adierazi nahi du aurten ere ezin izango dugula festa antolatu. Egungo egoerak arduraz jokatzea eskatzen digu eta bigarren urtez festa bertan behera uztera behartuta gaude.

Gure agintarien, eta batez ere osasun arloan lan egiten dutenen aholkuei jarraituz eta beraekiko errespetuz, ezinezkoa egiten zaigu Euskal Jira ezagutzen dugun bezala ospatzea.

Elkar zaintzeko modurik onena jende pilaketa saihestea da zoritxarreko gaitz hau gainditzeko. Horregatik, datorren urtean ospatzeko esperantzarekin amestuko dugu. Azkenik, bakoitzak eta guztiok arduraz jokatzera animatzen zaituztegu.

Etiquetas: