TXINGUDIKO Pentsiodunen Mugimenduak Osasun Publikoaren aldeko mobilizazio berrietan parte hartzera dei egin du

URTARRILA MOBILIZAZIOAK

TXINGUDIKO Pentsiodunen Mugimendua.- Dudarik gabe, osasuna eta bizitza dira daukagun gauzarik garrantzitsuena, hori dela eta modu solidarioan eta arduratsuan babestu egin behar ditugu. Baina ezinbestekoa dugu Osasun Publikorako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea

Horixe aldarrikatzen ari dira Osakidetzako sindikatuak, eta urtarrilaren 28an grebarako dela luzatuko dute. Errebindikatzen dutena hau da: baliabide gehiago lehen sektoreari, langile gehiago soldata- eta lan-baldintza duinekin, beren lana segurtasunez egin ahal izateko eta ahalik eta eraginkortasun handienarekin pazienteak artatzeko.

Ildo beretik doa Osasungintza Publikoa, baliabideak dituen Osasun Publikoa defendatzen duen Irungo herritar-elkartea.

lldo horretan, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, Osasun Publikoaren alde, Osakidetzako sindikatuen eta Irungo herritarren elkartearen mobilizazivoak ere babesten ditu.

Hori dela eta, honen asterako eginak diren deialdi hauek babesten ditugu:

  • Hilaren 20an, 19: OOetan, Dunboako anbulategian
  • 21ean, 13: OOetan, Erdialdeko eta Dunboako anbulategitan.

Datorren astelehenean hurrengo asteko kontzentrazioak gogoratuko ditugu.

Jakina, mobilizazio horiek osasun-segurtasuneko neurriak zainduko ditugu.

Etiquetas: