Atzo Osasungintza Publikoaren Babeserako Hiritar Sareak antolaturik, Osakidetzako langileekin elkartasunean eta hiritar bezala osasun sistema publiko indartsu bat aldarrikatzeko bildu ginen. Bertan, Urtarrilak 30; 12.00etan IRUN ZENTROTIK HASITA (eta San Juan Plazaraino) burutuko dugun MANIFESTAZIOAREN berri eman genuen.
Irungo zentroko erietxeko elkarretaratzea irakurketa
Milesker beste behin ere gurekin elkartzeagatik. Zuei esker lortu dugu ekintza hau egikaritzea.
Pasa den azaroan zehar osasungintza publikoa grebaren dinamikari ekin zion. Astero-astero, herrialde batean greba egin eta gainontzekoetan elkarretaratzeak antolatu zituzten. Dinamika horretan geronek ere parte hartu genuen modu aktiboan. Greba egun bezperatan Irungo osasun zentro batean elkarretaratu ginen asterik aste eta, hila amaitu aurretik manifestazio jendetsua egin genuen kaleetan barrena. Arrazoia; osasungintza publikoan aritzen diren mediku, erizain, botikari, garbitzaile, anbulantzia gidari, mantenu langileak eta abar, bakarrik ez daudela agerian uztea.
Aste horietan, gure osasun-sistema publikoak pairatzen duen mina eta gaixotasuna gizarteratu nahi izan genituen. Izan ere, paradoxikoa badirudi ere, gure osasun-sistema bizitzaren eta heriotzaren artean dago, eta COVID-19ren pandemiaren oinarrian dagoen egitura ahula erakutsi besterik ez da egin.
Ez gara nekatuko esaten 2008ko krisiaz geroztik politikari neoliberalek ezarritako austeritate-politikek gure osasun-sistema suntsitu dutela. Eta gurea dela diogu, gure ekarpenaren bidez biltzen diren aurrekontuetatik abiatzen baita.
Are gehiago, gurea da modu esklusiboan, Eusko Jaurlaritzak jasotzen dituen Europako diru funts eta partiden bitartez ez dituelako inolako inbertsiorik egiten altxorra bezala zaindu beharko genukeen proiektuetan. Aldiz, handikeria eta handinahi izugarriarekin, ezertarako balio ez duten eta Ekosistema ondatzeaz gain, sekulako arrakala ekologikoa sortzen duten AHT, Donostiako metro, Zubietako Erraustegi, Zaldibarreko zabortegi eta abarrean sekulako dirutza xahutzen dute.
Eusko Jaurlaritzak BPGd-mailan egindako kudeaketa negargarriak osasun publikoan egindako inbertsioa txikiagoa izan da urtetik urtera 2010etik. Europako batez bestekoaren atzetik gaude: BPGren % 7 da, eta Euskal Autonomia Erkidegoak, berriz, BPGaren % 4,8. Nafarroa ere ez dago bere % 5arekin suziriak botatzeko. Baina gure gobernu autonomoek gure osasun-sistema guztion inbidia dela esaten duten bitartean, estatu espainiarreko inbertsioaren batez bestekoa % 6koa da. Non dago hainbeste dardara egiten duen pedigria?
Osasun arloko langileak gainezka daude, baina nola ez dira egongo Hego Euskal Herrian erizainen eta medikuen ratioa mila biztanleko 7,3 eta 2,25 bada, hurrenez hurren, eta Europako batez bestekoak 8,8 eta 3,5 badira?
Lan baldintzak ere, duinak izatetik oso urruti daude; langile publikoen arteko behin behinekotasuna lanaldian %40an dago eta bistan da soldata arrakala lotsagarriki handia dela generoaren arabera.
Azpikontratatuta dauden zerbitzuetan ere egoera tamalgarria da. Lan kontratuen behin behinekotasuna erraldoia da, lanaldi gehienak partzialtasunean oinarrituta daude, generoaren arteko soldata arrakala ere nabarmena da!
Eta geu gara, herritarrok, zergak ordaintzen ditugunok, neoliberalek duten funtzionatzeko sistema erratikoaren ondorioak jasaten ditugunak.
Elkartasuna adierazteko eta gurea denaren alde borrokatzeko ardura dugu; horregatik, mobilizazioen bigarren bolada honetan egutegi bateratu bat sortzea erabaki dugu.
Gainera, zarata egitea derrigorrezkoa da, aurrekontuak negoziatzen ari baikara burua zuloaren barruan ezkutatzen dutenen alde. Komunikabideetako filtrazioen arabera, aurten ere ez da erabakiko.
Osasun publikoan inbertsio arduratsua egitea.
Zer eskatzen dugu?
- Lehen mailako artapen zerbitzuetan baliabide gehiago!
- BPG-Aren gutxieneko %7 osasun sistema publikora bideratzea!
- Diru iturri itxiera gehiagorik eta pribatizazio gehiagorik ez!
- Errebertsio eta publifikazioa!
Heldu den hilaren 30an, larunbatarekin manifestazio deialdia egin dugu. 12:00etan hasiko gara hemendik, zentroko erietxetik, eta San Juan plazara abiatuko gara. Zabal ezazue mezua eta bertan ikusiko dugu elkar.
- Egutegia
- 464 irakurketak
- Castellano