Hondarribiako garbitzaileak mobilizatzeko prest

Hondarribiako garbitzaileak mobilizazioak

ELA sindikatua.- Hondarribiako emakume garbitzaile eta gizon garbitzaileen artean soldata arrakala dago.

Udaletxeko lokal eta eraikinetako garbitzaileak, emakumeak dira oro har, kale garbikuntzan dabiltzanak ordea, gizonezkoak gehienak. Bi kolektibo hauen artean, % 5,25eko soldata arrakala dago, 1200 euro gutxiago kobratzen dute emakumeek.

Argitu beharra dago, arrakala hau, oinarrizko soldatan pairatzen dutela, hau da, kalean egoteagatik jasotzen diren plusak ez dira kontutan hartzen, bestela arrakala askoz ere handiago izango litzake, % 18.53koa alegia, 4200 euro urtean.

Arrakalaz gainera, emakume hauek duten hitzarmena, 2011.urtetik berritu gabe dago. Covid egoerak bultzatuta, lan karga bikoiztu zaie eta enpresak baliabide gutxi jarri ditu haien esku. Hiru gai hauetan hitz egiteko saiakera egin zuten, baina, ISS enpresa ez da haiekin biltzeko prest azaldu eta Udaletxeak ere ez du erantzun.

Egoera hau ikusita, langile hauek mobilizatzeko hautua hartu dute, eta atzoko egunean haien lan zentroetan pankartak jarri dituzte egoera salatzeko. Mobilizazio gehiago egongo direla aurreikusten dute, Udaletxe zein enpresaren jarrera aldatu ezean.

Hondarribiako garbitzaileak mobilizazioak

Hondarribiako garbitzaileak mobilizazioak

Hondarribiako garbitzaileak mobilizazioak

Hondarribiako garbitzaileak mobilizazioak

Etiquetas: