Online jarduerez eta aurrez aurreko lehen jarduerez betetako astea

foto grupo

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Gure Xake Eskolako txapelketak, Lichessen, eta aurrez aurre: San Joseko SUB2200 txapelketa, Gasteizen, Martintxoko lagunek antolatua, eta Euskal Herriko LIgaren 1. fasearen hasiera, sentsazio onekin, Gros A faboritoaren aurkako norgehiagokan 3-1 galdu arren.

SAN JOSE SUB2200 TXAPELKETA

Asteburu luze honetan, martxoaren 19tik 21era, Martintxo Xake Taldeko lagunek antolatuta, Eider Velascoren zuzendaritzapean, 7 txandatako suitzarra, jokaldi bakoitzeko 60′ + 30”-ko erritmoan, Aitaren eguneko San Jose txapelketa jokatu da Gazteizen duten lokal berrian. Tafall Villanueva hiru anaiek hartu dute parte: Ander, Iker eta Gorka. Sentsazio handiak denbora luzez aurrez aurreko txapelketarik gabe pasa eta gero berriro batean jokatzerakoan. Eskerrik asko, Martintxo, ekimenagatik!

EUSKADIKO LIGA 2021

Atzo, Euskal Ligaren 1. fasea hasi zen, eta oraingo honetan Josu Tornay, Daniel Garmendia, Aritz Tornay eta Hodei Herrerak osatutako gure taldea Donostiara joan zen Gros A taldearen aurka jokatzera. Esukadiko Liga irabazteko faborito naguzia den taldeak IM Mikel Huerga, IM Santiago González de la Torre, IM Alejandro Franco eta Joselu Muñoz lerrokatu zituen. Topaketa 3-1ekin amaitu zen, eta emaitza ona izan zela esan daiteke.

Emaitzak eta argazkiak

Etiquetas: