84 urte Kandido Saseta Gudalburuaren heriotzaz

Kandido Saseta

Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkartea.- 1937ko otsailak 23an, tiroz hil zuten frankistek Kandido Saseta, asturiaseko Areces udalerrian. Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak urteurrena oroitu du komandantearen hilobia bisitatuz.

Nalon ibaia zeharkatu ostean, eraso gogorra jaso zuten “EEuzko Indarra (ANV), “AAmaiur (EAJ) eta “Prieto” (Alderdi Sozialista) brigadek. Tokiko hainbat bizilagunen arabera, 1a ehun gudari “el Pradón de los Vascos” izeneko zelaian lurperatu zituzten. Nagusia, Kandido Saseta, aldiz Areces-eko etxe nagusitik 500 metrotara, bide bazterrean. Hamarkadetan haien guztien gorpuak desagertutzat eman ziren, Sasetaren Aldeko Taldeak 2008an ikerketa abiatu zuen arte. Lekukoen adierazpenetan oinarrituta, hondarribiarra lurperatu zuten eremua zehaztu, eta lurra arakatzen hasita hilotz bat aurkitu zuten. Aranzadik baieztatu zuen aurkitutako gorpua Sasetarena zela.

Gudalburu Hondarribiarra

Kandido Saseta Hondarribian jaio zen 1904ko abenduaren 12an. Donostiako institututik Ávilako akademia militarrera pasa zen, 15 urte zituela. 1936ko uztailaren 18an, Gasteizko garnizioko intendentziako Kapitaina zen eta estatu-kolpearen ondorioz, kuartela utzi eta errepublikanoekin bat egin zuen.

Azpeitiko Komandantziako buruzagi militar gisa, Eusko Gudarostea eratzen parte hartu zuen. 1936ko irailaren 7an, “aberria, demokrazia, askatasuna eta justizia soziala” sustatuko zituen Eusko Jaurlaritzaren eraketa eskatu zuen beste hainbat talde abertzalerekin.

Altxatutako tropen aurrerapen geldiezina zela eta, Sasetak bere gain hartu zuen esperientzia militarrik gabeko zibilen trebakuntza. Horretarako, Loiolako santutegian akademia inprobisatua eratu zuten. Gudarosteko kideen antolaketa eta trebakuntza militarraz gain, Mandubiatik Belkoain arteko defentsalerroak diseinatu zituen.

Etiquetas: