[Bideoa] Haurreskolak Partzuergoko langileen greba babestu du Hezkuntza Plazara dinamikak

Hezkuntza Plazara Ekimena.- Haurreskolak partzuergoko langileek otsailaren 22, 23 eta 24an burutuko dituzten grebak direla eta, Irungo Hezkuntza Plazara ekimenak babes eta elkartasun kanpaina zabaldu du irungo ikastetxe ezberdinetan.

Izan ere, bizi ditugun garai zail hauetan Hezkuntza Plazara ekimenaren helburuetako bat irungo hezkuntza komunitatea babestea eta saretzea da. Horrela, eskola batek edo sektore batek izan ditzazkeen aldarrikapenak denonak egin eta denon artean defendatzen saiatuko gara. Elkartasuna eta elkarlana. Balore horiekin indartsuagoak izango gara.

Hitzetatik ekintzetara pasa eta sekulakoa izan da Haurreskoletako lankideekin bildu dugun babes keinua. Iraun haurreskolatik hasi eta Dunboa, Leka Enea, Belaskoenea, Elatzeta, Toki Alai, Txingudi edo Eguzkitza bezalako ikastetxeetara zabaldu dugu elkartasuna. Hamarnaka irakasle, guraso, ikasle, jangelako langile, atezain, garbitzaile eta autobusetako begiralek bat egin dute kanpaina honekin.

Gurean Hezkuntzak bizi duen egoera larria eta administrazioaren utzikeria salatzen eta plazara ateratzen jarraituko dugu. Komunitate inplikatua gara eta herritarrokin batera kalitatezkoa eta segurua den hezkuntza nahi dugu.

Etiquetas: