Bidasoako Langile Autodefentsa Sarea.- Covid-19ak eragindako krisi sozio-sanitarioak eskualdeko egoera ekonomikoan eragin handia izan du. Bistan da, administrazio ezberdinek hartutako neurrien ondorioz, zailtasun handiak egon direla ostalaritza eta turismoan irabaziak bermatzeko.
Horren adibide da Bidasoako administrazioek apustu handia egin izana merkataritza txikia suspertzeko. Adierazgarriak dira gehiengoak langabezia, EEE-k (ERTE-ak) eta orokorrean ezegonkortasun egoera izugarri bat pairatzen duen aldi berean, instituzio lokalek merkataritza txikia salbatzeko hartu dituzten erabakiak. Enegarrenez argi geratu da klase pi ordezkaritza funtzioak betetzen dituztela udalek eta ez dutela proletalgoaren babes integrala ermatzen.
Testuinguru honetan, klaseen arteko akordioa bilatzen duten adierazpen ugari agertu dira, ekimen ezberdinen bitartez. Adierazpen hauen atzean dagoen diskurtsoak, ordea, ez dio jendartearen gehiengoaren interesei erantzuten, proletarizazioaren ondorioz haien kondizio soziala arriskuan ikusten dutenel salbu. Honetaz gain, langileak pandemia aurretik zein ondoren estrukturalki zapaltzen dituztenen defentsan mobiliza daitezen bilatzen dute ekimen hauek. Errealitatean, ordea, ez dago jabe txikien eta langileen arteko interes bateraturik. Jabeek enpresen kontrola izanik, helburu nagusitzat dute irabaziak handitzea, horretarako kontzienteki proletalgoa esplotatuz. Horregatik, langile klasea babesgabe eta erabakimen gaitasunik gabe aurkitzen da.
Agerikoa da zaurgarritasun egoera hau ostalaritzako langileen artean. Ohikoa da kontraturik gabe lan egitea, ordu gehigarriak ordu arruntak bezala kobratzea edo zuzenean ez kobratzea, eguraldiaren arabera lan egitea edo ez dagozkigun funtzioak betetzea. Era berean, Kkaleratzeak eta EEE-k izan ohi dira. Gainera, mehatxu sanitarioaren aitzakipean, langile asko behartuak izan dira oporrak gastatzera eta soldata murrizketak onartzera. Horrenbestez, ostalaritzan ematen diren gehiegikeriak salatzeko eta klase ertainaren diskurtso iruzurtia borrokatzeko dinamika abiatuko dugu Bidasoako Langile Autodefentsa Saretik. Honekin batera langileok jasaten ditugun gehiegikeriei aurre egitera bidean, antolakuntza komunista indartzeko deia luzatzen dugu.
- Egutegia
- 514 irakurketak
- Castellano