Bidasoko Deportatuak erakusketa sarean ikusgai

 

foto

Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkartea.-  Apirilak 25, deportazioaren biktimak gogoratzeko egunaren baitan, Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Bidasoko Deportatuak | Erakusketa Ibiltaria” sarean eskegi du. Erakusketa euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez kontsulta daiteke, www.kepaordokimhb.eus/bidasoko-deportatua orrialdean.

Bera, Irun eta Hondarribian bezala, erakusketa deportazioaren kontzeptu orokorrak azalduz hasten da. Ondoren, eskualde inguru eta Europa iparraldeko esparru nagusien azalpenak datoz. Azkenik, Behe Bidasoa, Bortziriak eta Baztango deportatuen zerrenda eta hauetako haimbat deportazioren berri ematen da.

Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen ustetan, “aukera bikaina da erakusketa ikusteko aukera izan ez duen ororentzat. Deportazioa urruneko jazoera dela uste arren, Bidasoa arroko 95 bizilagun bortxaz mugiarazi zituzten kontzentrazio eta akabatze esparruetara, hauen herena bertan erailiz”.

Euskarri fisikoak

Elkarteak erakusketa “bizirik” mantentzeko intentzioa du eta heldu den hilabeteetan, osasun egoeraren baitan, Behe Bidasoa inguruko herri berriak bisitatuz jarraituko du. Era berean, edonolako erakunde, hezkuntza zentro edo elkartee1 gonbidapena luzatu die talde memorialistak, erakusketa gune berrietan ezartzeko.

Etiquetas: